Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Gipuzkoako Foru Aldundiak IJITON proiektua sustatu du: hiru egun Donostian erromani herriaren memoria, artea eta etorkizuna aktibatzeko

Topaketetan pertsona sortzaileak, erakundeak eta komunitatea bilduko dira, erromanien memoria aldarrikatzeko eta ijitoen kulturari buruzko begirada berriak aktibatzeko Donostian. IJITOn topaketak gaur egungo erromani esperientziari buruzko narratibak irekiko ditu, komunitatearen parte den memoria bat entzutera, ulertzera eta partekatzera gonbidatuz.

Aldundiak indarkeria matxistaren aurkako erantzuna indartu du eta indarkeria digitala ere sartu du foru protokoloan

Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Eider Mendozak emakume biktimen erreparazio integrala aldarrikatu du, eta matxismorik gabeko lurralde bat eraikitzeko deia egin dio komunitateari.

Gipuzkoako Ganberak eta Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute 2026an enpresen nazioartekotzea indartzeko

500.000 euro 2026an Gipuzkoako ETEen nazioartekotzea bultzatzeko. Hitzarmen honekin, Gipuzkoak berresten du enpresa-sare lehiakor, munduari irekia eta ekonomia globalaren erronkei aurre egiteko prestatuta dagoenari babesa emateko duen konpromisoa.

Foru Aldundiak eta Hondarribiko HS2 Surf Centerrek inklusioaren aldeko bigarren Dragon Boata jarri dute martxan

Maite Peñak, Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, proiektuaren balio inklusiboa nabarmendu du. Azpimarratu duenez, ekimen honek lagundu du beste Gipuzkoa bat eraikitzen, non pertsona guztiek kirola egin, klub bateko kide direla sentitu, kidetza bizi eta bizitza aktiboa izateko eskubidea erabat gauzatu dezaketen.

Hondarribia eta Irun Donostiako ospitale-eremuarekin eta Miramonekin lotzen dituen E29 lineak 40.000 bidaiako muga gainditu du lehen bost hilabeteetan

2025/11/24

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, abenduaren 1etik aurrera, eguneko lehen espedizioak hamar minutu lehenago aterako dira Hondarribitik (7:00etan ordez 6:50etan), ospitaleko langileek txanda-aldaketara garaiz iristeko aukera izan dezaten

910.000 kilo elikagai berreskuratu dira,  15.000 pertsona baino gehiagori laguntzeko

Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 enpresa eta erakunde laguntzaile aitortu dituzte elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoagatik.

Afari solidarioak 44.485 euro bildu ditu lurraldeko familia ahulenei laguntzeko

2025/11/24

Ingurumena

Ekitaldiak, Jasangarritasun Departamentuak Basque Culinary Centerrekin eta Mahaia Kolektiboarekin batera bultzatuta, Gipuzkoako Elikagai Bankuari bideratuko dio bildutako guztia.

Foru Aldundiak Ixpillako ur gezako aintzira babesteko lanak egingo ditu

2025/11/21

Lurralde Oreka

Aintzira Zarauzko Inurritzako babes bereziko eremu batean dago. Hegazti askorentzat atseden, elikadura eta ugalketa gune da. Aldundiak eremua klima aldaketaren eraginetatik babesteko lanak egiten hasiko da.

Foru Aldundiak Gipuzkoako Elizak bigarren frankismoan izan zuen papera aztertu du garaiko aditu eta lekukoekin egindako jardunaldian

Jardunaldiak ikerketa akademikoa eta memoria bizia konbinatu ditu Gipuzkoako Elizak diktaduran izan zuen papera berrikusteko, mugarri historiko batetik abiatuta: 1960ko 339 euskal apaizen gutuna.