Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
2022ko foru aurrekontuak onartu dira, etorkizun “sozial, berde eta lehiakorrago baterantz” aurrera egiteko

Oposizioaren 31 gehitze-emendakin jaso dituzte aurrekontuek, 7,6 milioiko guztizko balioarekin, legegintzaldi honetan adostutako zifra altuena.

“Ikus-entzunezkoen eraldatze globalaren aurrean, ezinbestekoa izango da erabaki azkarrak hartzea euskarak bere tartea izan dezan”

Gipuzkoa Berdinagok antolatutako hitzaldi batean, Garazi Goia idazle eta ikus-entzunezko adituak euskal ikus-entzunezko hedabideen azterketa egin du, ikuspegi global batetik.

38.000 metro karratuko lursaila erosi du Aldundiak, MUBILen mugikortasun berriaren poloa ezartzeko

Foru Aldundiak bost milioi euroko transferentzia ere egingo dio MUBIL Fundazioari, behin betiko egokitzako ekipamendu eta makinaria erosteko.

Etorkizuneko desioen mapa osatzeko gonbitea

Gerora begira gipuzkoarrek dituzten nahiak eta testigantzak jasotzeko ekintza parte-hartzailea martxan egongo da gabonetan Gipuzkoa Plazan.

Donostiako lehen auzialdiko epaitegiak Aintzane Oiarbideren aurkako salaketa artxibatu du

2021/12/21

Azpiegiturak

Lehen auzialdiko zigor-arloko aretoak ez du arau hauste penalik antzeman HIRU garraiolarien sindikatuak eta Garraioko Batzorde Nazionaleko garraiolariek jarritako salaketan.

Birziklatu programako 12 bizikleta Donostia arraun Lagun Elkarteko arraunlarientzat

2021/12/20

Birziklatu proiektuak beste urrats bat eman du. Rafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatua Donostian izan da gaur goizean, Donostia Arraun Lagunak Elkarteko arraunlariei bizikleta sorta bat ematen. Ekitaldia Lugañenen izan da, Donostiako Arraun Lagunak Eklartearen egoitzan, eta bertan izan dira Jose Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Diputatua; Oihan Lopez, Gurpil Artea Elkarteko ordezkaria; Patxi Olabe, Donostia Arraun Lagunak elkarteko lehendakariordea.

Foru Aldundiaren Gabonetako jaiotza gaurtik aurrera bisita daiteke, foru jauregian

Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak diseinatuta eta muntatuta, aurtengo jaiotzak belenismoaren jatorriei egiten die erreferentzia.

“Bete-betean hezurmamitzen dituzue elkartasuna eta elkarlanaren balioak; gizarte osoarentzat eredu zarete”

Diputatu nagusiak Urrezko Domina eman dio Gurutze Gorriaren Donostiako Zentro Soziosanitarioko lan taldeari eta aitortza hedatu die pandemian “zaharrak zaintzen, gaixoak babesten eta bizitzak salbatzen” diharduten langile guztiei.