Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/30
Lurralde antolaketaAzaroaren 6an eta 7an Ficoban egingo den METREXen udazkeneko konferentziak aukera emango die sarea osatzen duten berrogeita hamar hiri eta eskualde baino gehiagori MUGI sistemaren tamainako proiektuak, Vía Irun eta Gipuzkoako bizikletaren estrategia ezagutarazteko.
Foru gobernuak 2026ko aurrekontu proiektua aurkeztu du, “Gipuzkoa indartzeko, gaurko eta biharko ongizate integrala bermatzeko”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak gizarte politikako aurrekontua 600 milioi eurora arte indartzea aurreikusten du, gizarte azpiegitura berriak sortzeko, zainketen eraldaketan aurrera egiteko eta gizarteratzea, osasun mentala eta nahi ez den bakardadea bezalako errealitate sozialei erantzuteko. Sustapen Ekonomikoak 76 milioi izango ditu berrikuntza eta industria sektore emergenteak sustatzeko, eta ETEen lehiakortasuna ziurgabetasunetik babesteko.
2025/10/30
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/29
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru arduradunak gogorarazi duenez, ekimen hau joan den irailean egin zen 20 herritan, eta lehen aldiz Gipuzkoako eskualde guztietara eta ikastetxe batera iritsi zen. Gainera, aurtena MUGI txartela eskatzeko aukera eskaini da. Kanpaina honetan parte hartu dutenen artean, bi bizikleta eta 20 euroko 60 birkarga MUGI txarteletan zozkatu dira
2025/10/29
Gizarte PolitikaProiektua Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoak bultzatu du, ADINBERRI Fundazioaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta Irlandan aurkeztu da bost herrialdetako ordezkarien aurrean, Europako KORALE estrategiaren barruan. ‘Maitaro’ proiektuak ospitaleratutako pertsonen eta haien zaintzaileen nahi gabeko bakardadea detektatzea du helburu eta hari erantzun, aurrez aurreko laguntza, telefono bidezkoa eta erantzun komunitarioko metodologia berritzailea konbinatuz.
Foru-sozietate berriak aukera emango du zainketen eta gizarte-babesaren arloan inbertsio estrategikoak egiteko, lankidetza publiko-sozialerako formulak bultzatuz, betiere lidergo publikoa bermatuz. Mendekotasuna duten adinekoen kopuruak %26 gora egitea aurreikusten da 2030era bitartean, eta ‘Gipuzkoa Zainduz’en helburua da errealitate horri erantzuna ematea. Egungo estaldura bermatzeko, lurraldeak gutxienez 757 egoitza-plaza berri sortzea aurreikusten du data hori baino lehen. Aldundiaren hasierako ekarpena 51 milioi eurokoa izango da, eta horri esker, eta sei sozietate misto eratzearekin batera, 100 milioi euro inguruko inbertsio osoa izango da 2025 eta 2029 bitartean. Epe motzean sozietate mistoak eratzeko lehen deialdiak egingo dira bizitegi-estaldura txikiena duten sei eskualdetan: Buruntzaldean, Debabarrenan, Oarsoaldean, Tolosaldean, Urola Garaian eta Urola Kostan.
2025/10/28
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/27
MugikortasunaAzahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua. "Datuek erakusten digute garraio publikoaren erabileraren goranzko joera mantentzen ari dela 2025ean; horregatik, funtsezkoa da egunero zerbitzu hori ematea ahalbidetzen dutenek beharrezko lan-egonkortasuna eta lan-baldintza duinak eta kalitatezkoak izatea. Horrela bakarrik bermatuko dugu zerbitzua jasangarria, erosoa, eskuragarria, segurua eta herritarren benetako beharretara egokitua izatea”.
2025/10/27
Diputatu NagusiaGaurtik deia egiten zaie 18 eta 30 urte arteko 3.000 gazte gipuzkoarri, etorkizuneko Gipuzkoa irudikatu eta eraikitzeko komunitate digitalera eta deliberazio-foroetara batzeko
Mónica Pedreira eta Ana Priede Trantsizio Ekologikoko eta Lankidetzako zuzendariek Sheroes Hangout proiektuaren sustatzaile den Bekoz Beko Gipuzkoako elkartea hartu dute Aldundian.