Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/16
Lurralde OrekaPlataforma Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek bultzatutako lehen sektoreko belaunaldien arteko errelebo-estrategiaren barruan kokatzen da. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Etorlur sozietatearen bidez, aholkularitza ere emango du, bi aldeak harremanetan jarri eta kontratua formalizatzen laguntzeko.
Eider Mendozak hurbiltasuna eta elkartasuna adierazi die biktimaren hurbilekoei, eta elkarretaratzeekin bat egiteko deia egin die herritarrei: “Emakumeen aurkako indarkeriak ez du lekurik gure gizartean, eta ez gara geldituko indarkeria desagerrarazi arte”.
2025/10/16
IngurumenaProiektuak Fundiciones del Estandako labeen hondar-beroa aprobetxatzen du Antzizar kiroldegia girotzeko, eta, horrela, energiaren % 60 aurreztea eta urtean 43 tona CO2 murriztea lortzen da.
2025/10/14
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/10/14
Gizarte PolitikaLehiaketak adinekoen artean idazketa eta irakurketa sustatzea du helburu, baita herritarrak bakardadearen errealitateaz sentsibilizatzea ere. Lehiaketa 60 urtetik gorako pertsonei eta Nagusilaneko boluntarioei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek 2025eko azaroaren 14ra arte bidali ahal izango dituzte kontakizunak. Sari-banaketa 2025eko abenduaren 17an egingo da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregiko Gunea espazioan.
Aurreikusten da ezen, urtea ixtean, lurraldean 6.638 milioi euro bilduko direla. 2026rako % 5,3ko hazkundea espero da, 2025eko itxieraren aurreikuspenarekin alderatuta.
2025/10/13
KirolakAurreko urteko arrakastaren ondoren, Foru Aldundiko Kirol Departamentuak eta merkataritza-guneak emakumeak kirol-jardueran inplikatzeko apustua berretsi dute, eta urrian eta azaroan dozenaka saio jasotzen dituen egitaraua diseinatu dute.
2025/10/11
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Blue Ambassadors sarearen sorrera bultzatzen du, itsas plastikoen inbasioa geldiarazteko eta ozeanoen etorkizun jasangarria sendotzeko helburuarekin.
2025/10/10
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak adierazi duenez, Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako erdigunearen arteko lotura zuzena bigarren urtez martxan izan da ekainaren 20tik irailaren 30era, eta 14.000 bidaiari baino gehiago izan ditu aurten, 2024an baino ia % 83 gehiago, argi erakutsiz zerbitzu erabilgarri eta irisgarria dela herritarrentzat.
2025/10/10
Gizarte Politika• Beasainen kokatua, ongizatea, autonomia eta gizarte-harremanak sustatzeko hiri-espazioaren eraldaketan erreferente bilakatuko da, bereziki adineko pertsonen eta belaunaldi ezberdinen artean. • Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberri Fundazioak bultzatutako ekimen honek Beasaingo Udalaren lankidetza izan du; era berean, EHUko zein Caviar-eko hogei ikertzaile eta ikasle baino gehiagoren parte-hartzea izan du. Era berean, elkarlanean garatu da akademiekin, herritarrekin, administrazioekin, hirugarren sektorearekin eta enpresekin.