Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Jasangarritasun Departamentuak Bidasoako eskualdean abiatu du BateraLabs prozesua, klima aldaketaren aurrean herritarrak parte hartzeko foroa

2026/03/03

Ingurumena

Bidasoako hogeita hamar eragile sozial, ekonomiko eta instituzionalek BateraLabs prozesuaren lehen saioan parte hartu dute Irunen, klima-aldaketaren aurrean herritarrek parte hartzeko foro berrian.

Feminismoa gutxietsi eta berdintasun-politikak irauli nahi dituen erasoaldiaz ohartarazi nahi du Aldundiak Martxoak 8an

2026/03/03

Gobernantza

Gobernu Kontseiluak onartutako adierazpenak berretsi egiten du genero-arrakalei eta indarkeria matxistari aurre egiteko politika publiko feministekiko konpromisoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko E22 linearen ordutegia egokitu du, erabiltzaileen beharretara egokitzeko

2026/03/03

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera, hilak 9, Hondarribia eta Araso industrialdea lotzen dituen linea, 10 minutu aurreratuko da Hondarribitik goizeko lehen orduan, eta 7: 25ean irtengo da, eta ez 7: 35ean.

Hiru aldundiek 2026ko Udalekuak eta Gazte Oporraldiak programak aurkeztu dituzte; aurten inoiz baino plaza gehiago eskainiko dira

2026/03/02

Gazteria

Gipuzkoak 1.461 plaza eskaintzen ditu guztira 7 eta 17 urte bitarteko adingabeentzat. Zozketa martxoaren 26an egingo da, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da, Aldundiaren Youtubeko kanalaren bidez (@gipuzkoa5839).

Basotik eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin bat egin dute Desioen basoaren landaketan

2026/02/28

Lurralde Oreka

Elkarlan honi esker herritarrek Aian larre zahar bati baso autoktonoaren etorkizuna eman diote 300 pertsona bildu dituen Desioen basoaren jaialdiaren baitan

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak berriro hobetu du Lurraldebuseko zerbitzua Elgeta eta Bergara artean, sei espedizio berri gehituz

2026/02/28

Mugikortasuna

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Azahara Domínguezek, jakinarazi du datorren martxoaren 9tik, astelehena, aurrera DG20E lineak (Bergara > Elgeta, eskaripekoa) bi espedizio berri izango dituela Elgetatik 10:00etan eta 11:00etan, eta beste lau kontrako noranzkoan: 8:00etan, 9:30ean, 10:30ean eta 18:00etan. Gainera, Bergaratik 15:30ean irteten den zerbitzua hamar minutu aurreratuko da (15:20an), Bergaran ikasten duten gazteek etxera arinago eta erosoago itzuli ahal izan dezaten, itxaronaldia murriztuz.

2025eko Errentaren kanpaina apirilaren 7an  hasiko da

2026/02/27

Ogasuna

Egun horretatik aurrera, autolikidazio-proposamenak onartu ahal izango dira. Proposamen hauek martxoaren 30etik aurrera ikusi ahal izango dira

“Hitz egiteko eta elkarri entzuteko gune irekia da hau, denok batera ongizate integralean aurrera egiteko”

Eider Mendoza diputatu nagusiak, Jon Iraola alkatearekin batera, Ongizatearen Plaza ireki du Eibarreko Errebal merkatuan. Gaur eta bihar, Aldundiak antolatutako egitarauak mintzagai izango ditu nahi ez den bakardadea, ariketa fisikoa, inklusioa, gazteen buru osasuna, tekno-adikzioak, elikadura jasangarria eta berdintasuna.

Valladaresek eta Luengok "Ederra egin dugu!" aurkeztu dute, Jasangarritasun Departamentuak finantzatutako liburua, klimaren zientzia herritarrengana hurbiltzeko

2026/02/26

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak argitalpen hau finantzatzen du, herritarrei klimari, biodibertsitateari eta osasunari buruzko eztabaida zorrotza hurbiltzeko, José Ignacio Asensio diputatuaren moderazioarekin.