Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Gipuzkoak bere industriaren sendotasuna agerian utzi du EMO Hannover 2025 azokan, berrikuntza eta lidergoa erakutsi dituzten 20 enpresarekin

“Funtsezkoa da gure enpresen lehiakortasuna babestea, inoiz baino gehiago”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta azpimarratu du makina-erremintaren sektoreak paper gakoa duela Gipuzkoaren ekonomian eta ongizatean.

José Ignacio Asensio, Jasangarritasun diputatua, Ataungo alkatearekin bildu da udalerrian energia-komunitate herritarra sortzea bultzatzeko

2025/09/23

Ingurumena

Ataunen, Jasangarritasun Departamentuak sendotu egin du Gipuzkoako trantsizio energetikoan duen lidergoa, udalerrian energia-komunitate bat sortzea sustatuz, energia demokratizatzeko, faktura merkatzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko funtsezko tresna gisa.

Jasangarritasun Departamentuak krisi klimatikoa osasun mentalarekin lotuko du "Gipuzkoa Zaindu" jardunaldietan

2025/09/22

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarraitasun Departamentuak ezinbesteko eztabaida ireki nahi du: nola eraldatu ekotantsietatea eta beldur klimatikoa konpromiso eta ekintza positibo.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Ciriza eraikinaren ondoko behin-behineko aparkalekua garbitzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko jarduketak finantzatzen ditu

Azahara Domínguez: “Pasaiako badiaren ingurua lehengoratzeko jarduketak lehentasunezko ardatz estrategikoa dira nire sailarentzat, Pasaiako herritarren bizi-kalitatea eta gizarte-kohesioa hobetzeko aukera ematen baitigute. Inguru horretako ingurumena eta ekonomia lehengoratzearen aldeko gure apustua irmoa da, eta horrekin jarraituko dugu pasaitarrei zerbitzu gehiago eta hobeak emateko, haien ongizaterako mesedegarri izan daitezen. Eremu degradatuak berreskuratzeko lanean jarraituko dugu, eta maila guztietan eta erakundeekin elkarlanean arituko gara eremu hori hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko. Gipuzkoa kohesionatuagoa eta, beraz, bidezkoagoa eraiki nahi badugu, funtsezkoa da historikoki degradatuen egon diren guneetan inbertitzea".

Programaren lehen edizioa 2025eko irailaren 30ean hasiko da, eta helburu du nazioarteko bokazioa duten adimen artifizialeko oinarri zientifiko-teknologikoko startupak bultzatzea. CDL-Donostia San Sebastián AI for Startups 2025 programak mentoretza estrategikoa, sare globaletarako sarbidea eta ikerketak enpresa-proiektu eskalagarri bihurtzeko laguntza egituratua eskainiko ditu.

Gipuzkoak bat egin du Alzheimerraren Munduko Egunarekin, AFAGIren eskutik: "Ahanztura bakoitzerako, esku lagun bat"

Irailaren 20an, larunbata, giza katea egingo da, kanpainaren ekitaldi nagusia: Kontxako barandan, lehenengo arrapalaren parean izango da, 12:00etatik 12:20ra. Aurtengo kanpainaren helburua da Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta inplikatzea, Alzheimerra duten pertsonei eta haien familiei laguntza humanoa, hurbila eta etengabea ematearen garrantzian azpimarra jarriz.

Gipuzkoak amaiera eman dio udarari erabiltzaile gehiagorekin, erreskate gutxiagorekin eta jasangarritasunean eta irisgarritasunean aurrerapen handiarekin

2025/09/18

Ingurumena

Jasangarritasun Departamentuak aurrera egiten du Gipuzkoako hondartzetan: gaikako bilketa handiagoa, ingurumen-intzidentzia txikiagoa eta herritarrak gero eta kontzientziatuagoak.

Jasangarritasunak eta konpromiso sozialak markatuko dute izarren bidea Zinemaldian

2025/09/18

Ingurumena

Zinemaldiaren 73. edizioan, 1.840 m² alfonbra gorri jasangarri estreinatu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eman du, eta material birziklatu eta birziklagarriekin egin da osorik.

Gipuzkoak bere ondare arkitektonikoaren ateak ireki ditu, 123 kultura-proposamenekin 37 udalerritan, 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietan

2025/09/17

Kultura

Goizane Álvarez: "Ondarea identitatea, memoria eta etorkizuna da, eta guztiontzat irisgarria izatea nahi dugu".