Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, beste behin ere, Retina Gipuzkoa Begisare elkartearekin elkarlanean jardungo du, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa sustatzeko

2026/09/25

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak eta Retina Gipuzkoa Begisareko presidenteorde Ana Grijalbak datozen egunetan Erretinaren eta Ikusmenaren Munduko Egunak direla eta Lurraldebuseko autobusetan egingo den kanpaina aurkeztu dute.

Kataluniako ordezkaritza batek Elkar-EKIN Lanean Gipuzkoako gizarteratze- eta laneratze-eredua ezagutu du

Generalitateko eta Amposta eta Oloteko udaletako ordezkariek bertatik bertara ezagutu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta garapen-agentziek elkarlanean bultzatutako programa. 2020tik 2026ra bitartean, Elkar-EKIN Lanean-ek 140 ibilbide profesional garatu ditu, 6.100 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta 2.400 kontraturekin, eta erreferentziazko ekimena bihurtu da beste administrazio batzuentzat.

BSTK Basotik Fundazioak ongizatea, basoen zaintza eta txirrindularitza uztartuko ditu Deban

2026/09/25

Lurralde Oreka

Urriaren 24an II. Basotik Txirrindulari Festa ospatuko da Deban; iazko arrakastaren ondoren, helduen martxako plazak 350etik 450era igo dira eta guztira 600 parte-hartzaile inguru espero dira. Ekimenak basoen ingurumen- eta gizarte-onurak ezagutarazi, ongizatearekin lotutako parte-hartzea sustatu eta basoen zaintza partekatuaren garrantzia azpimarratu nahi du; txirrindulari profesionalek eta Euskadi Fundazioko 23 urtez azpikoek ere parte hartuko dute.

“Akordioen legealdian, anbizio handiko egitasmo berritzaileak martxan jartzen ari gara, elkarlanetik, Gipuzkoak dituen erronkei sendotasunez heltzeko”

Diputatu nagusiak eskua luzatu die oposizioko taldeei adostasunak lortzen jarraitzeko, fiskalitatean eta gizarte politiken inguruko jasangarritasunean. Biozientzien sektorean 1.000 lanpostu berriren sorrera eta alzheimerraren prebentziorako erreferentziazko egoitza ere iragarri ditu

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak goizeko lehen orduan Loiuko aireportura joateko autobusa eskainiko du urte osoan

2026/09/24

Mugikortasuna

Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, urriaren 1etik aurrera, linearen neguko ordutegia indarrean sartzen denean, 4:15ean zerbitzu bat eskainiko da, Loiutik irteten diren lehen hegaldietara garaiz iritsi ahal izateko.

Itsasoko uraren tenperatura altuek eta karabela portugaldarren presentzia jarraituak ezohiko uda markatu dute Gipuzkoako hondartzetan

2026/09/23

Ingurumena

Itsasoaren tenperatura 22 ºC-tik gorakoa izan da laginketa-puntu guztietan ekainetik aurrera, eta abuztuan 27,8 ºC-ra iritsi da Mutrikun. Garbiketa zerbitzuek 2.000 karabela portugaldar baino gehiago bildu zituzten. Foru Bideometria Sareak zenbatutako erabiltzaileen kopurua %11 jaitsi da; hala ere, hilabeteen arteko bilakaera oso desberdina izan da: uztailean nabarmen egin du gora eta abuztuan, berriz, orokorrean behera egin du, karabela portugaldarren presentzia jarraituarekin eta tenperatura altuenekin bat eginez.

GFAko Kultura Departamentuak Menchu Gal beka sortu du, arte plastikoetan ahots berriak sustatzeko

2026/09/23

Kultura

Beka berriak 25.000 euroko saria izango du, eta, urtebetez, besteak beste sormen-askatasunaren, norberaren afirmazioaren eta genero-berdintasunaren balioetan oinarritutako lan original bat sortzen lagunduko du.

Foru Aldundiak Gipuzkoako bederatzigarren suhiltzaile-etxeak tramitazioan aurrera egin du

2026/09/22

Gobernantza

Gobernantza departamenduak urte amaierarako proiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza lizitatzea aurreikusten du, 889.010 euroko oinarrizko aurrekontuarekin.

Azahara Domínguez diputatuak Oarsoaldean eta Bidasoan Lurraldebuseko zerbitzu berriak eskualde horietako bizilagunei ekarriko dizkien hobekuntzak aurkeztu ditu

2026/09/21

Mugikortasuna

Diputatuak emakida berriak ekarriko dituen aldaketak azaldu ditu. Emakida berria datorren urriaren 1ean jarriko da martxan, eta eskualdeen egungo beharretara egokitutako zerbitzu “zabalagoa, hobeto koordinatua eta egokitua” eskainiko du. Azahara Domínguezek azpimarratu du garraio publikoa zerbitzu malgua dela, eta behar berriak antzeman ahala, beharrezkoak diren aldaketak egingo direla, Lurraldebuseko gainontzeko lineetan egiten den moduan.