Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/03/13
OgasunaOtsailera arte metatutako bilketa 1.021 milioi eurokoa da, 93 milioi gehiago iazko epe bereko datuekin alderatuz
Emakumélan ekimenak, Ideiak foru programaren barruan, industria arloko emakume erreferenteak hurbildu ditu Gipuzkoako eta Iparraldeko gazteengana. Bihar Hendaian “Nesken Errugbi Eguna” ospatuko da, 2025eko edizioan hautatutako proiektuetatik sortutako beste jarduera bat
2026/03/12
Gizarte PolitikaLaboral Kutxak, Donostiako Aquariumak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jarri dute martxan Itsasargiak kanpaina, jendartean boluntarioek duten garrantzia azpimarratzeko. Hainbat euskal-eduki sortzailerekin elkarlanean sare sozialetarako bideoak sortu dira Iñurri, Nagusilan, SOS Arrazakeria, Txiki-Txoko eta Zure Irrifarra Nire Indarra elkarteen lana ikusarazteko.
2026/03/12
IngurumenaDonostialdeko berrogei gizarte-, ekonomia- eta erakunde-eragileek parte hartu dute BateraLabs prozesuaren lehen saioan.
Prebentzioaren Kultura Zentro berria eredu aitzindaria da Europan, prebentzioa, arreta espezializatua eta lankidetza soziosanitarioa uztartzen baititu, pertsonen eta haien familien bizi kalitatea hobetzeko eta alzheimerraren erronkari aurre egiteko. CITA GO-ONek prebentziozko esku hartzearekin hasi du ibilbidea, programa komunitarioan 250 parte hartzaile eta eguneko zentroan 29 pertsonarekin.
2026/03/12
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, laguntza honen bidez MUGI txartel anonimoak erostea eta kargatzea finantzatzen da; ondoren, Cáritasek kudeatzen ditu artatzen dituen pertsonen artean.
2026/03/12
OgasunaItziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuak azpimarratu du pizgarri horiek eragina izan dutela, bereziki, ikus-entzunezkoen sektorearen bultzadan. Era berean, nabarmendu du oraindik goiz dela pizgarri horiek lurraldean kultura-industria finkatzeari dagokionez duten eraginaren aurrean ondorio argiak ateratzeko, eta azpimarratu du beharrezkoa dela eragileekin elkarren arteko lankidetza bultzatzen jarraitzea ebaluazio osotuagoa egiteko.
2026/03/11
MugikortasunaZentroak, Zumarragan kokatuta dagoenak, Karrozeriako Erdi Mailako ziklo bat, Automozioaren Goi Mailako ziklo bat eta ibilgailuen mantentze-lanekin lotutako Lanbidek diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen ditu.
Planak 32 milioi euroko aurrekontua du eta 39 laguntza lerro ditu, eta helburua da Gipuzkoako enpresa sarearen lehiakortasuna indartzea egungo erronka ekonomiko eta geopolitikoen aurrean. Planak zazpi jarduera eremu ditu enpresei eraldaketa teknologikoan, hazkundean edo kanpo proiekzioan laguntzeko, besteak beste.
2026/03/10
Gobernantza“Fiskalitatean Ideia Berritzaileak” lehiaketaren deialdi berriak 10.000 euro emango dizkio enpresa irabazleari, eta 1.500 eta 750 euro herritarren proposamen onenei.