Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/02/06
AzpiegiturakUsurbil, Orio, Zestoa eta Donostiako errepideetako tarteetan jardungo da urteko bigarren seihilekoan.
2026/02/05
OgasunaBi arauak jendaurrean jarri dira otsailaren 27ra arte. Foru Arau Proiektuak martxoan onartzea espero da Gipuzkoako Gobernu kontseiluan, Gipuzkoako Batzar Nagusietan tramitatzen eta eztabaidatzen jarraitzeko, uda baino lehen onartu ahal izateko. OHZren Foru Arauak berrikuntza gisa jasotzen du Ezaugarri Bereziko Ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea, portuak eta autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek ondasun higiezin horien inpaktua zergapetzen duen zerga berri bat aplikatu ahal izan dezaten.
2026/02/05
OgasunaDokumentua jendaurrean egongo da martxoaren 5era arte. Ondoren, martxoaren 17ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluan onartzea espero da, azkenean eztabaidatu eta, hala badagokio, udaberri honetan Batzar Nagusietan onartzeko.
2026/02/05
KulturaGoizane Álvarez: “Gipuzkoarren % 87k etxetik hamabost minutu baino gutxiagora du kultura eskaintzaren bat aukeran. Bokazio sozial argia duen kultura politika baten emaitza da hori: askotariko kultura sare bat sortzea, kultura ohitura berrietara egokitua eta herritar guztien eskura dagoena".
2026/02/05
Azpiegiturak1,2 milioi euroko inbertsioaren helburua da ordainketak erraztea, itxaronaldiak murriztea eta erabilera digital berrietara egokitzea, zerbitzu malguagoa eta eraginkorragoa bermatuz.
2026/02/05
AzpiegiturakAldi berean, Lanbarrenerainoko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen lanek aurrera jarraitzen dute. Tarte hori Lintzirineraino luzatuko da hurrengo fase batean, inguruko bizilagunen eta langileen joan-etorri segurua bermatzeko.
2026/02/05
IngurumenaJosé Ignacio Asensio: “Gipuzkoa erakusten ari da posible dela industria egitea, enplegua sortzea eta jasangarritasunean aurrera egitea aldi berean. Hori da Europan defendatu nahi dugun lehiarako eta autonomia estrategikorako eredua”.
2026/02/03
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2026/02/03
Diputatu NagusiaDonostiako alkateak, Jon Insaustik, eta Gipuzkoako diputatu nagusiak, Eider Mendozak, erakunde bilera egin dute, berrikuntzaren, mugikortasunaren, gizarte‑babesaren eta zaintzen, kirolaren eta larrialdien arloko proiektuak eta aurrerapenak partekatzeko.
2026/02/03
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko behi-aziendaren % 54 txertatu du jada dermatosi nodular kutsakorraren aurka. Aurrerapen horri esker, salbuespenak baimendu ahal izan ditu Azpeitian eta Tolosan ekitaldi tradizionalak egiteko, beharrezko osasun-berme guztiekin.