Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

20
"I+G+B sarea da gure enpresak suspertzeko eta lehiakortasuna areagotzeko palanka nagusietako bat"

Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.

Tolosan bi film proiektatuko dira GNAT Zinemaren barruan

2021/04/15

Ingurumena

Zinema Erakustaldiaren amaiera ekitaldia burutuko da Leidor zineman, “Natura Bizia” filmarekin.

Iturrarango Landare Berezien Azoka formatu birtualean egingo da lehen aldiz

Pandemia egoerara egokituko da web-plataforma baten bidez, kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera eskainiz.

Natura Bizia estreinaldia

2021/04/15

Ingurumena

Gaur arratsaldean, “Natura Bizia” filmaren aurrestreinaldia burutu da Donostiako Printzipe Zineman, Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinemaren I. Erakustaldiaren baitan

Haur eta gaztetxoekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzeko material berritzailea argitaratu du Aldundiak

Umeen garatze-une ezberdinetara egokitutako lau ikus-entzunezko ezberdin garatu eta hezitzaileen eskura jarri ditu Berdintasuneko foru zuzendaritzak; ‘Pausso’ izenburupean, 2020ko Aurrekontu Irekietan herritarrek lehenetsitako proiektuetako bat da.

Zerga bilketa metatua %3,8 jaitsi  da martxora arte, aurreko urtearekin alderatuta

2021/04/14

Ogasuna

Foru erakundeak aurreko urtean baino 32,3 milioi euro gutxiago bildu ditu.

Indartsu hasi da Errenta kanpaina, pasa den  urtean baino 3.000 proposamen gehiago onartuta

Gipuzkoarrek 40.342 proposamen onartu zituzten atzo, kanpainako lehen egunean, 2019ko Errenta kanpainan baino %7,8 gehiago.

GNAT ZINEMA inaugurazioa

2021/04/13

Ingurumena

Gaur inauguratu da Victoria Eugenia antzokian GNAT ZINEMA, Gipuzkoako Ingurumen eta Naturaren lehen Zinema Erakustaldia. Inaugurazio ekitaldian DEHESA proiektatu da eta Victoria Eugeniak aforo bete du.

‘Ekonomia Indartuz’, 95 milioi euro, Gipuzkoako ehun ekonomikoa indartzeko

Plan ekonomiko berriaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko.

Deba eta Zumaian bi film proiektatuko dira GNAT Zinemaren barruan

2021/04/12

Ingurumena

Deba eta Zumaian bi film proiektatuko dira GNAT Zinemaren barruan: apirilaren 15ean “La Dehesa” Debako Kultur Etxean eta apirilaren 22an “Los Plástico” eta “Out Of Plastic” Zumaiako Aita Mari Antzokian. Sarrerak doan izango dira.

Crossover – Telesailen Kultura

2021/04/12

Kultura

Telesailetara zuzendutako jaialdia apirilaren 19tik 24ra bitartean izango da.

A-15 errepidea itxi egingo da apirilaren 15 gauean

2021/04/12

Azpiegiturak

Olandixoko tuneleko lanak GI-2620 errepidean mozketak eragingo ditu

Ingurumeneko Departamentuak Hernio-Gazume eremua birsortu du Alkizan, 56.000 euroko inbertsioarekin

2021/04/09

Ingurumena

Hernio-Gazumeren hegaletan kokatutako ibilbideei lotutako zenbait elementu birsortu eta balioztatu dira.

Gipuzkoak gainditu egin du Europak 2025erako ezarritako % 55eko birziklapen helburua

2021/04/09

Ingurumena

Gaikako bilketaren tasa %57,97 da, 0,83 puntu igo da 2019 urtearekin alderatuta, errefusa baino ia 16 puntu gehiago.

Udalekuek eta Gazte Oporraldiek 1.075 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

2021/04/09

Gazteria

Udalekuek 728 plaza eskaintzen dituzte 7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eta Gazte Oporraldiek 347 plaza 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

Aldundiak tokiko komunitate energetikoak aurkeztu ditu Larraulen

2021/04/09

Ingurumena

Energia-komunitateak energia berriztagarria kontsumitzeko eta faktura elektrikoa merkeago egiteko aukera emango die Larraulgo 50 etxebizitzei.

Irisgarritasuna eta inklusioa izango dira Ondarearen Europako Jardunaldien ardatzak

2021/04/08

Kultura

"Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio inclusivo y accesible” lelopean egingo da VI. Edizioaren ekimen hau datorren urrian

Gipuzkoak Naturaren eta Ingurumenaren Zinemaren I. Erakusketa sustatu du

2021/04/08

Ingurumena

Eibarko Coliseoan bi film proiektatuko dira GNAT Zinemaren barruan: “La Dehesa” eta “Una vida en nuestro planeta".

Zibersegurtasunaren alorrean berrikuntza eta formazioa indartu asmoz indarrak batu dituzte ZIUR eta UPV/EHUk

Helburuak lerrokatu, ezagutza partekatu eta bi eragileetako langileek segurtasun digitalaren arloko prestakuntza hobetzea bilatzen du hitzarmenak