Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2022/12/15
MugikortasunaGuztira 702.870.83 euroko banatuko dira Ezkio-Itxaso, Orio, Zumarraga, Legazpi, Zumaia, Arrasate, Arama, Usurbil, Eskoriatza, Donostia, Urretxu, Irun eta Idiazabalgo udalen artean. «Gipuzkoako udalerriak kontzientziatuta daude mugikortasun aktibo, irisgarri eta anitzaren alde egitearen garrantziarekin; izan ere, aisialdi espazioetatik haratago joan behar dugu bidegorriak eta bide berdeak mugikortasun osasungarri eta seguru bihurtzeko».
2022/12/15
KulturaSanagustin Kulturgunea Kultura Saretzen kultura-sarearen batzar nagusia hartu du. Sare horretan Gipuzkoako udal guztiek parte hartzen dute praktikak eta esperientziak partekatzeko. Arlo horretako 50 bat zinegotzi eta teknikari bildu dira ostegun honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak aurten bultzatu dituen kultura-politikak eta etorkizunerako planak ebaluatzeko.
2022/12/14
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak saria eman die GEHITU Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteko ordezkariei, elkarte horrek bere 25 urteko ibilbidean eskubideen alde egin duen lanagatik.
2022/12/13
KirolakAdriana Nanclares, Izarne Sarasola, Ana Tejada, Mirari Uria eta Elene Lete futbol jokalariek zerua ukitu zuten Costa Rican, 20 urte azpiko Munduko txapeldun izatea lortu zutenean. 2022ko Kirol Galako protagonista nagusiak izan dira, Amezketako Jokin Altuna pilotariarekin batera.