
Gardentasuneko Erreklamazioen Batzordea
Eginkizunak
4/2019 Foru Arauak, foru gobernantza publikoaren esparruko Gobernu Onari buruzkoak, gardentasunari eta informazio publikoa eskuratzeari buruzko atalean ezartzen du Gardentasunaren arloko Erreklamazio Batzordearen sorrera, ondorengo eginkizunekin:
a) Informazio publikoa eskuratzeko eskubidearen ezeste berarizko edo ustezkoa dela eta aurkeztutako erreklamazioak ebaztea.
b) Goi kargudunek eta langile asimilatuek publizitate aktiboaren arloan egindako ez-betetze posibleei buruzko salaketak aztertzea.
c) Espedienteak abia ditzatela eskatzea, foru arau honetan aurreikusten diren gardentasun betebeharrak bete ez direlako antzu sinesgarriak, horretarako egindako txostenaren bidez egiaztatuak, daudenean.
d) Bere jardueraren urteko txostena prestatzea.
Gardentasuneko Erreklamazioen Batzordearekin harremanetan jarri:
Herritarren Informazio eta Arreta Bulego Zentrala Gipuzkoa Plaza z.g. 20004, Donostia
Osaera
Mikel Ulazia Etxabe, Gobernantzako Departamentuko Idazkaritza Teknikoko administrazio orokorreko teknikaria
Esther Larrañaga Galdos, Kudeaketa Aurreratuko atalburua
Haritz Ugarte Aizpuru, Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako zerbitzuburua