Zerbitzuetako eta Administrazioaren Berrikuntza eta Eraldaketako Zuzendaritza Nagusia
Aldundiko beste departamentuei zerbitzua ematen diegun zeharkako zuzendaritza nagusi bat gara, eta egunero-egunero herritarrei ematen dizkiegun zerbitzuak hobetzeko baliabideak, tresnak eta metodologiak eskaintzen ditugu.
Bi arlotan lan egiten dugu:
Zerbitzu Orokorrak: parke mugikorra, garbikuntza, mandatariak eta posta, zerbitzu teknikoak, artxibo administratiboa, hornikuntza eta ekipamenduak, Foru Inprimategia eta argitalpenak.
Zerbitzu Orokorretako Zerbitzuen Katalogoa [PDF]
Administrazioaren Berrikuntza eta Eraldaketa: Herritarren arreta, kudeaketa aurreratua, gobernantza ona, administrazio elektronikoa, sistema eta aplikazio korporatiboak, gobernu irekia eta informazioaren segurtasuna.
Administrazioaren Berrikuntza eta Eraldaketako Zerbitzuen Katalogoa [PDF]
Taldea
Harremanetarako
Gipuzkoa Plaza z.g.
20004 Donostia
Funtzioak
1. Foru Aldundiaren modernizazio politikak zuzentzea, herritarrei eskainitako zerbitzuei dagokienez.
2. Departamentuei aholku ematea eta laguntzea beren antolaketan Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko; eta ezarpen horren jarraipena egitea nahiz ereduaren dagozkion egokitzapen eta eguneratzeak burutzea.
3. Unitate administratiboen lan jarduerei eta prozesuei dagokienez, prestatu, ezarri eta gainbegiratzea administrazio prozesuak normalizatu, erraztu eta arrazionalizatzeko planak eta programak eta antolakuntzako azterketak.
4. Herritarrei arreta eta informazioa emateko funtzioak garatzea, zerbitzu elektroniko, telefoniko eta aurrez aurrekoak sustatuz herritarren arretan.
5. Foru Aldundiaren informazio eta komunikazio korporatiboko sistemak antolatu, kudeatu eta administratzea.
6. Foru Aldundiko lanpostu desberdinetako oinarrizko eginkizunetarako tresna ofimatikoak eta berariazko produktuak homologatzea.
7. Administrazio elektronikoa ezartzeko behar diren jarduerak zuzentzea eta koordinatzea.
8. Gardentasun alorrean departamentuak koordinatzea; eta Gipuzkoa Irekia ataria –gardentasuna, gobernu irekia eta open data– nahiz bertako edukia kudeatu eta administratzea.
9. Gipuzkoako Foru Aldundiaren informazioaren segurtasuneko eta datu pertsonalen babeseko kudeaketa sistemak definitu eta ezartzea eta hauei jarraipena egitea.
10. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren Gobernantza Onaren eredua eta Erakundearen Zuzentasun Sistema sustatzea.
11. Korporazio-identitatearen osagaien inguruko dagozkion proposamenak egitea horiek onartzeko eskumena duten organoei.
12. Zuzendaritza nagusiari atxikitako departamentu guztientzako zerbitzuak zuzentzea eta Foru Kontratazioen Zentralaren eta Zerbitzu Orokorren Kontratazio Mahaiaren eskumenetik eratorritako funtzioak betetzea.
13. Foru Aldundiaren parke mugikorra zuzentzea, ibilgailu industrialak izan ezik.
14. Foru inprimategia eta Foru Aldundiaren argitalpen jarduera zuzentzea.
15. Artxibo Administratibo Orokorra zuzentzea.
16. Foru Kontratazioen Zentralaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru sektore publikoko Erakundearen Etika Batzordearen funtzionamenduari laguntza materiala, teknikoa eta administratiboa ematea.