
Harmailaren aurrean ahots bateratu bat, errespetuan eta gozamenean oinarritutako erritual bat,
eskolarteko kirolean dagoen agresibitatearen inguruko kontzientzia pizteko proiektu bat.

Partida egun bat. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak. Eta harmaila jendez gainezka: gurasoak, senideak, lagunak… Presio apur bat. Oihu bakar bat. Edo aurpegiratze bat. Horietako bat nahikoa da kirolak irakaspen edo gozamen iturri izateari utz diezaion. Harmailetan kontzientzia pizteko, Eee!ntzun jaio da. Eskolarteko neurketa bakoitzaren aurreko 'haka'. Gipuzkoako haurrek ahots bateratua izan dezaten. Kirolaren benetako balioez gozatzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

- Gozatu
- Animatu
- Errespetatu


Futbolariak, atletak, pilotariak, saskibaloi jokalariak, igerilariak, gimnastak, eskubaloi jokalariak, skaterrak, tenislariak… baina hori baino gehiago, haurrak.
Bideoklipa Eee!ntzun
Gipuzkoako kirolari erreferenteek ere bat egin dute Eee!ntzun-ekin. Beraiek egin badute, zuk zeuk ere egin dezakezu.

Ongi etorria zu,
ongi etorria ni.
Denok bat eginik,
ekin dibertimendu honi.
Jokatu nirekin,
lagunduz eta errespetuz.
Ieupa, ieupa, gozatu dezagun eguna.
Ieupa, ieupa, amaitu dezagun irriz!
Aurkaria dut lagun,
anai-arreba kuttun.
Denok bat eginik,
inoiz ez dago galtzailerik.
Jokatu nirekin,
biok hazi gaitezen berdin.
Ieupa, ieupa, gozatu dezagun eguna.
Ieupa, ieupa, amaitu dezagun irriz!
Kontsultatu harmailan jarrera egokia mantendu eta haurrentzat eredugarri izateko 5 gomendioak
5 gomendio gurasoentzat5 gomendio gurasoentzat
- Barre egin eta gozatu ni jokatzen ikustean.
- Ez ahaztu soilik jolas bat dela.
- Pentsatu ahal dudan onena emango dudala beti.
- Lasai egon.
- Zure laguntzarekin zoriontsu izango naiz.

Begiraleak, entrenatzaileak, kirol ordezkariak, epaileak, gorputz-heziketako irakasleak…
Deskargatu Eee!ntzun-en material guztia: tutoriala HDn, abestia eta letra, zure taldeari erakuts diezaiozun.
Eee!ntzun-en materiala deskargatu
Haurrak
Dantzaren pauso guztiak ikasi dituzu? Orduan, zure taldeko lagunei edo beste talderen bateko kideei erronka botatzeko garaia da.
#entzun
