Zahartzeari buruzko elkarrizketa
bat etorkizuneko zure ni-arekin

Ikusi bideoa

Ba al dakizu urte gehiago bizitzeaz gain, hobeto bizi ahalko ditugula?

Ikasi gehiago Mª Ángeles Durán soziologoaren hitzaldian.

Eman izena oraintxe

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Programatutako bidalketa: 2047

30 urte barruko ni maitea, zoriontsu egingo ninduke jakiteak oraindik ere uretara sartzen jarraitzen duzula eta taula horiari eusten diozula. Niretzat oso garrantzitsua da. Badakizu. Esaten dute urteen poderioz baretu egiten garela eta benetan merezi duenari baino ez diogula ematen garrantzia. Horrela gertatu izango ahal zaizu. Inbidia ere ematen dit pentsatze hutsak, zuk ulertzen didazu…

Anonimoa
2018ko urriaren 1ean idatzia

Programatutako bidalketa: 2022

Etorkizuneko ni maitea. Hainbat urte edo, hobe esan, hamarkadako aldea dago gu bion artean, eta gauza bakar bat eskatzen dizut: ez zaitez aldatu. Eta aldatzen bazara, izan dadila hobetzeko. Batzuetan, zientzia fikziozko filmak ikusten ditudanean, etorkizuna nolakoa izango ote den pentsatzen dut. Pentsatzen dut ez dela kotxe hegalaririk egongo, baina espero dut 150 urtera arte gazte…

Patxi
2018ko urriaren 1ean idatzia

Programatutako bidalketa: 2020

Etorkizuneko ni maitea. Ez dakit zer izango den arraroagoa: gaur etorkizuneko ni-ari idazten aritzea edo 30 urte barru iraganeko ni-aren gutun bat irakurtzea. Zer moduz doakigu? Ezin dut pentsatu ere egin gutun hau irakurtzen duzun unera arte zer bizi izango duzun, baina zoriontsu izango zarela espero dut, bihotzez. Esaten baitute garrantzitsuena ez dela zenbat urte betetzen…

Ana
2018ko urriaren 1ean idatzia

Programatutako bidalketa: 2031

Etorkizuneko ni maitea. Hemen nago, zuri idazten, eta oso arraro sentitzen naiz. Ez da erraza neure buruari hitz egitea. Hasteko, esango dizut nire orainean dena ongi dagoela. Donostian bizi garenetik, gauza asko aldatu dira. Jakin nahiko nuke, eta zerorrek jakingo duzu noski, Donostian jarraitzen dugun ala ez. Egia esan, beti imajinatu izan dut nire burua erretiroa hartu ostean itsasertzean paseatzen…

Zuriñe
2018ko urriaren 1ean idatzia

Programatutako bidalketa: 2040

Etorkizuneko ni maitea, zer moduz dago dena, zahartxo? Barkatu. Esan beharra neukan. Esan nahi dizut plan handiak ditudala gure etorkizunerako. Tira, zauden lekuan jakingo duzu jada: egun gutxiren buruan Erlantzekin ezkonduko naiz. Espero dut, orain gertatzen zaidan bezalaxe, bera egunero nire ondoan izateak eragiten didan nerbio eta ilusio koktel bera sentitzen jarraituko duzula. Zortzi…

Mikel
2018ko urriaren 1ean idatzia
 

Proiektua

Objetivos Adinberri

Adinberri ekimenaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburua da martxan jartzea zahartze osasuntsurako eta adinekoan arreta integralerako eredu berri bat. Gaurko eta biharko erantzuna da.

Zahartzearen arreta guztiz berritzaile bat bermatuko duen estrategia bat, sektore soziosanitarioko enpresa, erakunde eta instituzio guztiak bilduko dituena, pertsonengan oinarritutako arretarik berri eta eraginkorrena eskaintzeko.

Iraultza zahartzearen arreta ereduan

Ezaugarri hauetako zentro bat aukera ezin hobea da arreta soziosanitarioan diharduten eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzeko, eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko Gipuzkoak alor honetan duen berrikuntza eta espezializazio ahalmenari.

Horretarako, harremanetan jarriko ditu alor honetan lan egiten duten industria, unibertsitateak eta berrikuntza eragileak, esperimentazio errealeko ingurune bat eskaintzeko Pasaiako zentroari.

55 urte baino gehiagoko pertsonak
2017
35%

Berrikuntza

Gipuzkoaren berrikuntza ahalmena zahartze osasuntsuaren zerbitzura

Adinberrik lankidetzan oinarritutako ingurune ireki bat izan nahi du, helburua izanik ikertzea, esperimentatzea eta proiektu nahiz zerbitzu berriak probatzea, ahalik eta gehien luzatzeko hainbat esparrutan zahartzaro osasuntsua Gipuzkoan.

Zentroa

Europako erreferentzia zahartzearen arretan

Adinberri zentroaren lehen harria 2019ko maiatzean jarriko da. Zentro berri horrek uztartuko ditu adineko pertsonen arreta (egoitza bat, eguneko zentro bat eta babespeko apartamentuak) eta ikerketa, Gipuzkoako espezializazio maila hobetzeko zahartzeari lotutako produktu, zerbitzu eta soluzioetan nahiz osasun arloko teknologietan.

Helburuak

  • Adinekoen zaintzan berritzailea izango den egoitza bat sortzea.
  • "Etxean ez bada, etxean bezala” ereduari bultzada ematea.
  • Erreferente izatea adinekoen ongizate eta osasunaren prebentzioan, zaintzan eta sustapenean.
  • Eskualdean integratuko den zaintza ekosistema bat sortzea, beste eskualde batzuetara esportatzeko modukoa.
  • Eragile izatea Pasaiako Badiaren Biziberritze Planean.
Objetivos Adinberri
Servicios Adinberri

Zerbitzuak

  • Adineko pertsonen egoitza (120 plaza).
  • 21 babespeko apartamentu.
  • Eguneko zentroa.
  • I+G+b eta zahartzeari buruzko formakuntza.
  • Pasaiako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoak.
  • Beste erabilera komunitario batzuk.
  • Plaza eta berdeguneak aire zabalean.
  • Aparkalekua.

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut:

Zure gutuna Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean eta sare sozialetan argitaratuko da. Zure emaila ez da argitaratuko.

Adinberri ekitaldiak

22
Urr

Tolosa

Triangulo Enparantza

23
Urr

Pasaia

Gudari Enparantza

29
Urr

Irun

-

30
Urr

Bergara

-

31
Aza

Ordizia

-

5
Aza

Andoain

Zumea Enparantza

6
Aza

Azpeitia

Plaza Mayor

7
Aza

Hondarribia

San Pedro Kalea

8
Aza

Zarautz

Musika Enparantza

9
Aza

Errenteria

Pelotari Kalea/ Alfonso XI

12
Aza

Donostia

Gipuzkoako Foru Aldundia

13
Aza

Donostia

Boulevard

14
Aza

Eibar

Plaza Barria

22
Aza

Donostia

Zurriola Pasalekua