Ba al dakizu urte gehiago bizitzeaz gain, hobeto bizi ahalko ditugula?
Aurkitu gehiago Etorkizuna Eraikiz gunean
Etorkizuna Eraikiz gunera joanEstrategia

Gizartearen zahartzeari aurre egiteko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko estrategia integrala da.
Zahartzaroaren inguruko estrategia publikoak zein pribatuak hobeto kudeatzen laguntzen duen berrikuntza-unitatea izateko helburua du.
Gizartearen zahartzea agerikoa da. Zahartzeari eta mendekotasunari aurre egitea erronka garrantzitsua izango da datozen urteetan.
Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara
2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.
Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?
Berrikuntza
Gipuzkoaren berrikuntza ahalmena zahartze osasuntsuaren zerbitzura jartzea
Lankidetzan oinarritutako ingurune irekia da, ikertzea, esperimentatzea eta proiektu nahiz zerbitzu berriak martxan jartzea helburu duena, Gipuzkoako zahartzaro osasuntsu eta aktiboa ahalik eta gehien luzatzeko.
Adinberri Ekosistema
Ekosistema Aktibo eta aberatsa
Ekosistema osasun eta sistema soziosanitarioko agenteek, hirugarren sektoreko agenteek, hezkuntza sistemakoek, I+D+I esparrukoek, gizarteak, administrazioek, enpresek eta enpresa taldeek osatzen dute. ADINBERRIk agente horien guztien arteko konexio eta parekatze lanak egingo ditu, proposamen berritzaileak bultzatzeko.
Erreferentzioa Zentroa
Pasaian kokatuko da eta berrikuntzarako espazio singular eta erreferentea izango da, biztanlegoari irekia egongo dena.
- Azalera 31.321m2
- Egoitza-zentroa 120 plazas
- Eguneko zentroa 30 plazas
- Tutoretzapeko apartamentuak18
- Gizarte zerbitzuak
- Berrikuntza unitatea