Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Dirulaguntza deialdia –Adinberri programa

Deskribapena

Zahartzaro osasungarriaren esparruan eragina izan dezaketen I+G+B jarduerak babestea, sistema soziosanitarioaren bikaintasuna lortzea, eta alor horretako industriaren lehiakortasuna sustatzea. Eta horretarako, arreta emateko modu berriak sustatzera bideratutako jarduketa esparru berriak identifikatu, diseinatu eta garatu behar dira, herritarren bizi-kalitatea eta asistentzia eta osasun sistema hobetzeko, eta adinekoentzako arreta sozial eta soziosanitarioaren ereduaren bikaintasuna eta jasangarritasuna lortzen laguntzeko.

 

Entitate onuradunak

  • Gipuzkoan dauden enpresak eta elkarte enpresarialak.
  • Gipuzkoan dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko erakundeak.
  • Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoen bidez finantziatutakoak eta entitate horien eta unibertsitateen interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute bere egoitza.
  • Gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko entitate, fundazio eta elkarteak, Gipuzkoan kokatuta daudenak, eta helburutzat dutenak zahartzearen alorreko sare sozioasistentzialean eta/edo soziosanitarioan lan egitea.
  • Gipuzkoan kokatutako garapeneko eskualdeko agentziak.

 

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezke jarduketa hauek:

  • Ikerketa industrialeko proiektuak eta garapen esperimentala.
  • Berrikuntza proiektuak.
  • Prozesu eta antolaketako berrikuntza proiektuak.

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak esparru hauetako proiektuak garatzera bideratuta daude.

  • Bizitza-luzerarako etxea
  • Arreta eta zaintzak
  • Bizitza-luzerarako ingurua
  • Zahartze balioduna
  • Zahartze aktiboa
  • Zahartze osasungarria

 

Proiektu batek diru laguntza jaso ahal izateko, gutxienez 40.000 euroko aurrekontu osoa aurkeztu behar da.

Berrikuntza proiektuen kasuan, enpresa ertain eta txikiak bakarrik izango dira onuradun.

Prozesu eta antolaketako berrikuntza proiektuen kasuan, enpresa haindiak onuradun izango dira soilik baldin eta enpresa txiki eta ertainekin (ETE) elkarlanean aritzen badira, eta ETE horiek diruz lagungarri diren kostuen %30ª ordaintzen badute.

 

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean (ikus diruz lagungarriak diren kostuak 8.oinarrian).

 

Dirulaguntzen zenbatekoa

Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50.

Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %25.

Berrikuntza proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50.

Prozesu eta antolaketako berrikuntza proiektuei dagokienez, enpresa handien kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %15, eta enpresa txiki eta ertainen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %50.

 

Emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

 

Bateragarritasuna eta bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza diru sarrera edo baliabideekin, 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.

 

Betetzeko epeak

Eskaerak aurkezteko epea: 2019ko uztailaren 2tik abuztuaren 9ra goizeko 12:00etan.

Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.

Proiektuen exekuzio data: 2020ko urriaren 2a

Proiektuak justifikatzeko data: 2020ko azaroaren 5a

 

Araudi aplikagarria

 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

ADINBERRI FUNDAZIOA
Kudeaketa teknikoa: 943415389 / 688721847
Harretarako ordutegia: 09:00etatik 15:00etara.
dirulaguntzak@adinberri.eus

 

DOKUMENTAZIOA

www.adinberri.eus/erregistroa webgunean atxikitu beharreko dokumentazioa:

- Diru-laguntzaren xedeko proiektua deskribatuko duen memoria

- Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoela

Proiektua elkarlanean aurkezten denean www.adinberri.eus/erregistroa webgunean atxikitu beharreko dokumentazioa:

- Diru-laguntzaren xedeko proiektua deskribatuko duen memoria

- Zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan edota entitate laguntzailekoetan egunean daudela egiaztatzen duen eguneratutako dokumentazioa, indarrean dagoela