Programatutako bidalketa: 2047

30 urte barruko ni maitea, zoriontsu egingo ninduke jakiteak oraindik ere uretara sartzen jarraitzen duzula eta taula horiari eusten diozula. Niretzat oso garrantzitsua da. Badakizu. Esaten dute urteen poderioz baretu egiten garela eta benetan merezi duenari baino ez diogula ematen garrantzia. Horrela gertatu izango ahal zaizu. Inbidia ere ematen dit pentsatze hutsak, zuk ulertzen didazu…

Gaur aitaren urtebetetzea da. 68 urte. Gutun hau irakurtzen duzunean zuk izango duzun adina gutxi gorabehera. Bitxia. Espero dut bera bezain ongi egongo zarela, gauzak egiteko gogoz beteta. Inoiz ez nuen pentsatu ere egin horrenbeste urte beteko zenituenik. Errespetu osoz esaten dizut, seguru asko mutiko koskor bat bazina bezala egongo zara eta. Imajinatzen dut Hondarribian jarraituko duzula, baina espero du noizean behin beste norabait joaten izango zarela, edonora –erretiroa hartzea horren txarra ez den seinale, gure belaunaldikoentzat zerbait gelditzen denaren seinale-. Espero dut Oihana alboan izango duzula gutun hau irakurtzen duzunean; seguru beti bezain eder dagoela. Bere amaren gero eta antz handiagoa duenez, gerra ematen ariko zaizu. Egiozu kasu, badaki eta zer komeni zaizun.

Ez dakit oso ongi zer esan zuri, dena dakizu eta nitaz. Baina aholku bat emango dizut: izan gogoan gurasoak, gogoratu nolakoak diren ilobekin, eta ez ahaztu beti hor daudela. Hori da helburua. Lortzen baduzu, merezi izango du.

Besterik gabe, agurtu egingo naiz.
Urte batzuen buruan ikusiko dugu elkar.
Zaindu zaitez.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: