Programatutako bidalketa: 2022

Etorkizuneko ni maitea

Ez dakit zer den bitxiagoa: orain etorkizuneko nire niari idaztea edo 30 urte barru iraganeko nire niak idatzitakoa irakurtzea. Zer moduz doakigu bizitza?

Ezinezkoa zait irudikatzea zer bizi izan duzun gutun hau irakurtzen duzun unera arte, baina, dena den, bihotz-bihotzez espero dut zoriontsu izatea. Izan ere, esaten dute urte kopurua baino garrantzitsuagoa dela urte horietako bakoitzean izandako bizi kalitatea.

Uste osoa dut adinak ez gaituela ezertxo ere aldatu. Eta hemendik 30 urtera zahartzeak inoiz baino biziago eta kementsuago egotea esan nahiko duela. Eta, gertatzen dena gertatzen dela, ni neu izaten jarraituko dudala. Nire alde on eta txarrekin, baina ni neu, azken batean.

Espero dut etorkizunean ere zoriontsu izatea, orain naizen moduan.
Espero dut egin dudanarekin eta naizenarekin errealizatuta sentitzea.

Izan ere, dudan onena zarela esan genezake.

Muxu bat. Tomas.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: