Programatutako bidalketa: 2019

Etorkizuneko ni maitea

Hemen ari naiz, zuri idazten, eta oso-oso arraroa da hau niretzat.
Neure buruari hitz egitea ez da gauza erraza. Hasteko, zera esan nahi dizut, hemen, nire orainean, dena ondo doala. Donostiara etorri ginenetik, aldaketa ugari izan ditugu. Jakin nahi nuke, eta zuk jakingo duzu, etorkizunean hemen jarraituko ote dugun.

Beti irudikatu izan dut neure burua itsasondoan paseatzen duen erretiratu zoriontsu gisa. Badakizu Madrilen bizi nintzenean irrikaz nengoela bista jaso eta kostatik bakarrik ikus daitekeen zerumuga zoragarri hori ikusteko. Hortaz, orain hemen nagoela, ez dut uste aukera horri uko egingo diodanik.

Juanen ondoan irudikatzen zaitut, betiko moduan, solasaldi luzeak eta isilune luzeak partekatzen. Ez dut konpainia hoberik imajinatzen nire zahartzarorako. Pentsatzen dut irakurri eta irakurri jarraituko duzula.

Nik, une honetan, irakurtzeko denbora gehiago noiz izango dudan besterik ez daukat buruan. Yogarekin jarraitzen duzu? Presaka ibiltzen zara oraindik? Honezkero konbentzituko zenuen Elena hurbilago bizitzera etortzeko, ezta? Hitzematen dizut nire esku dagoen guztia egingo dudala hemendik 20 urtera osasuntsu, zoriontsu eta konpainia ederrean bizi zaitezen. Zin dagizut.

Adeitasunez, Zuriñe.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: