Programatutako bidalketa: 2019

Etorkizuneko ni maitea

Aita edo/eta aitona maitea:

Espero dut hau irakurtzen ari zarenerako aita izango garela, eta baita aitona ere, agian. Ez diot jende askori esaten, baina zurekin badut konfiantza (bai, txiste erraz bat da): aita izatea gero eta argiago dudan amets bat da. Ez naiz saiatuko nire aita baino aita hobea izaten, hori ezinezkoa dela uste baitut –nola konpontzen da aitona gisa?–. Baina ahal dudan guztietan seme-alabentzat hor egoten saiatuko naiz. Egunetik egunera lan gehiago egiten dut, eta irribarre gutxiago, baina ez diot uko egingo neure buruaren bertsio txiki bat alde batetik bestera korrika edukitzeko aukerari. Orain neska-laguna eskatzen diot etorkizunari. Hemen, Donostian, ligatzea ezinezkoa da.

Eskerrik asko, I.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: