Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
 

Programatutako bidalketa: 2021

Etorkizuneko ni maitea

Uf! Hainbeste gauzari buruz hitz egin nahi nuke zurekin! Lehenik eta behin, espero dut ondo egotea. Haurrak osasuntsu hazi izana eta etorkizuna nahiko bideratuta edukitzea. Jakin ezazu saiatzen naizela neure burua zaintzen. Espero dut zuk nabaritzea hori. Yoga egiten dut, bideokoaren moduan, eta, batik bat, ahalik eta gehien barre egiten saiatzen naiz. Pentsatzen dut nik zeure adina dudanerako gauzak asko aldatuko direla. Baina mundua orain baino zertxobait hobea izatea nahi dut. Emakume gehiago egotea ardura postuetan, eta gauzak beste modu erabat desberdin batean egitea. Nire alabak generoagatik inolako diskriminaziorik ez jasatea gustatuko litzaidake. Eta nire semeak argi izatea inor ez dela beste inor baino gehiago gizon edo emakume izateagatik. Espero dut, halaber, zuk hau irakurtzen duzunean (nik irakurtzen dudanean) nire bikotekidea nire ondoan izatea oraindik. Bi erretiratu zoriontsu eta aktibo izatea. Milioika gauza egiteko gogoz, eta horretarako behar adina denbora eta dirurekin. Agur, etorkizuneko ni, urte batzuk barru ikusiko dugu elkar. Bien bitartean, biok zaintzeaz arduratuko naiz.

Anonimoa.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: