Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
 

Programatutako bidalketa: 2019

Etorkizuneko ni maitea,

Batxilergoa bukatu zenuen duela bi urte, eta orain egina duzu Zuzenbide ikasketen bide erdia. Eutsi horri! Baztertu zorigaiztoko egiten zaituen guztia, eta heldu zoriontsu egiten zaituen horri. Antola zaitez, etorkizuna eraikitzeko. Zaindu osasuna, egin kirola eta jan osasuntsu.

Abokatu izateko bidean zaude. Aurrera!

A.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: