Programatutako bidalketa: 2022

Etorkizuneko Anne maitea:

Baliteke 20 urte barru gutun hau idatzi zenuela gogoratu ere ez egitea eta norbait txantxetan edo zerbait saldu nahian ari zaizula pentsatzea. Lasai, neu naiz. Tira, zu. Gogoratzen duzu jada?

Izugarri gustatuko litzaidake jakitea zenbat une gozo bizi izan dituzun elkarrengandik bereizten gaituzten hogei urte hauetan. Direnak direla, oraindik denbora asko duzu aurretik gozatzeko. Ziur bainago primeran zaudela. Espero dut zeure burua behar beste zaindu izana. Eta gazte sentitzea, barrutik behintzat. Geneak geure alde dauzkagu, beraz, agian amona bezain ondo zaude! Horrek bai energia, eta adimena, eta martxa...

Sudokuak egiten irudikatzen zaitut; jada hasi naiz horretan, esan baitidate oso onak direla memoria lantzeko. Zakurra paseatzen irudikatzen zaitut. Zakur hri ez da Hiru izango, noski, 20 urte igaro baino dezente lehenago joana izango baita zakurren 'paradisura'. Eta, nagusiki, irudikatzen zaitut goizero paseatzen, euria edo elurra egin, edo trumoiak jo. Ez dut uste uko egin diozunik hain gurea dugun une berezi horri.

Eta, besterik gabe, agur esango dizut gutun hau jasotzen duzun arte.
Eta gogoratu: zeuk idatzi zenuen!

Anne B.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: