Programatutako bidalketa: 2020

Etorkizuneko ni maitea. Ez dakit zer izango den arraroagoa: gaur etorkizuneko ni-ari idazten aritzea edo 30 urte barru iraganeko ni-aren gutun bat irakurtzea.

Zer moduz doakigu?

Ezin dut pentsatu ere egin gutun hau irakurtzen duzun unera arte zer bizi izango duzun, baina zoriontsu izango zarela espero dut, bihotzez. Esaten baitute garrantzitsuena ez dela zenbat urte betetzen ditugun, urte horietan zer bizi kalitate izan dugun baizik.

Espero dut adinarekin ez garela batere aldatu izango. Eta 30 urte barru, zahartzea inoiz baino piztuago eta energiaz beteta egotea esan nahiko duela. Eta gertatzen dena gertatzen dela ere, ni neu izaten jarraituko dudala. Nire gauza onekin eta txarrekin baina, azken batean, ni.

Pertsona baikor eta zoriontsua izaten jarraitzea espero dut, orain naizen bezala. Egin dudanarekin eta naizenarekin errealizatuta sentitzea espero dut. Izan ere, moduren batean, daukadan onena zara.

Musu bat,
Ana.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: