Programatutako bidalketa: 2031

Etorkizuneko ni maitea. Hemen nago, zuri idazten, eta oso arraro sentitzen naiz. Ez da erraza neure buruari hitz egitea. Hasteko, esango dizut nire orainean dena ongi dagoela. Donostian bizi garenetik, gauza asko aldatu dira. Jakin nahiko nuke, eta zerorrek jakingo duzu noski, Donostian jarraitzen dugun ala ez. Egia esan, beti imajinatu izan dut nire burua erretiroa hartu ostean itsasertzean paseatzen. Badakizu Madrilen bizi nintzenean zer nahi nuen gogo biziz: aurrera begiratzean kostaldeak bakarrik eskaintzen digun ikuspegi hori aurkitu. Eta orain, hemen nagoenez, uste dut ez dudala aldatuko.

Juanekin imajinatzen zaitut, beti bezala. Hizketaldi eta isilune luzeak partekatzen. Ez zait konpainia hoberik bururatzen zahartzen naizenerako. Pentsatzen dut gelditu gabe irakurtzen jarraituko duzula. Irakurtzeko denbora gehiago izango dudan momentuan baino ez dut pentsatzen orain. Yoga egiten jarraitzen duzu? Zoro baten moduan ibiltzen jarraitzen duzu? Lortu duzu Elena gertuago bizitzeko konbentzitzea? Agintzen dizut nire esku dagoen guztia egingo dudala orain zauden lekura iristen naizenean, 20 urte barru, osasuntsu, zoriontsu eta konpainia onean bizi zaitezen. Agintzen dizut. Nire hitza duzu.

Adeitasunez, Zuriñe.

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: