Programatutako bidalketa: 2031

Etorkizuneko ni maitea,

20 urte barruko Jasone maitea:

Ziur nago bizi zaren etorkizun horretan izugarri eskertzen didazula astero-astero igeri egitera joatea. Biongatik egiten dut ahalegina. Izan ere, bi egunetan huts eginez gero bizkarreko mina izaten badut, ez dut pentsatu ere egin nahi nola sentituko nintzatekeen hemendik 20 urtera neure burua zaintzeari utziko banio. Egia esan, galdera asko dauzkat zuretzat: makrobiotiko jaten jarraitzen duzu?, oraindik bainatzen zara itsasoan neguan?, oraindik hartzen duzu eguzkia teilatuan?, ostegunero biltzen zara lagunekin musean aritzeko?, elikagai bankuan laguntzen jarraitzen duzu?, oraindik prest zaude edozertan parte hartzeko?

Ez dakit zuri ere gertatuko ote zaizun, baina ni larritu egiten naiz bost minutuz geldirik banago. Eta ni baino 20 urte gehiago dituzun arren, iruditzen zait zeuri ere gauza bera gertatuko zaizula. Are gehiago: horrelakoa ez bazina, ez zinateke ni izango.

Jasone

2018ko urriaren 1ean idatzia

Gehiago biziko gara, hobeto bizi gaitezen ikertzen ari gara

2031n, Gipuzkoako biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. Ia erdiak. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki du aurrea hartzea etorkizunari, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan, eta Adinberri egitasmoa sortu du, Zahartze Osasuntsurako Estrategia Gipuzkoan.

Nola irudikatzen duzu zeure burua 30 edo 40 urte barru? Nolako bizi kalitatea izango duzu? Etxean jarraituko duzu bizitzen? Zer espero duzu?

Idatz iezaiozu gaur zeure buruari esan nahi diozuna

  • Gutun hau publikoa izatea nahi dut: