Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.
Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest
JARDUNALDIETAKO PARTE-HARTZAILEEK LEHENTASUNA IZANGO DUTE GIPUZKOA 4.0 BONUAK ESKURATZEKO ORDUAN
Zer dira Gipuzkoa 4.0 bonuak?
> Itzuli beharrik gabeko munta gutxiko Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak dira, enpresetan Fabrikazio Aurreratuko kontzeptuak aplikatzen hasteko emango direnak.
> Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarearen eragileren batekin lankidetzan garatutako jarduketak beharko dute izan.
> Gipuzkoako ETEek soilik dute bonuak eskuratzeko aukera.
> Bonuen zenbatekoa kontratatuko diren zerbitzuen kostuen % 80 izatera irits daiteke.
> Jarri harremanetan zentroarekin, dituzun zalantza guztiak helarazteko eta, horrela, eskaintza pertsonalizatu bat egin dezaten.
> Zerbitzu hauek kontratatu daitezke besteak beste:

Bonoak eskatu hemen