Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Laugarren industria-iraultzarako prest

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea

Industria gure ekonomiaren oinarria da aspalditik. Industria guztiz errotua dago gure lurraldean. Ehunka enpresa txiki eta ertainek bultza egiten dute egunero Gipuzkoan aberastasuna sortzeko, milaka herritarrentzako lana sortuz. Mundu osora esportatzen duten enpresa espezializatuak dira.

Egun, industria aurreratuak dira etorkizuna, teknologia, negozio eredu eta ekoizpenaren ikuspegitik. Horregatik, ekonomia sustatzeko eta enpresei laguntzeko duen konpromisoari jarraiki, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraldatze hori bultzatu nahi du, enpresa eredu lehiakorrago, berritzaileago, jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.

Gure helburua da inor atzean ez geratzea. Ez enpresak, ezta pertsonak ere. Gizarte solidarioa gara. Horregatik, elkarlanean oinarritutako programa berritzaile bat osatu dugu: Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea. 4.0 industria ekoizpenean eredugarri diren enpresen esperientziak aztertu eta zabaldu nahi ditu egitasmo honek. Hau da, mundu mailan erreferente diren Gipuzkoako enpresen eta zentro teknologikoen kasu arrakastatsuak gure enpresa txiki eta ertainei ezagutarazteko programa bat.

Industriaren eraldaketarako bidea hemen da. Batu nahi?

Eraldaketa hori sustatzeko, elkarlanean oinarritutako programa aitzindari bat antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, non puntako enpresa eta zentro teknologikoek beren lorpenak elkarbanatuko dituzten Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainekin.

Ezagutu itzazu esperientzia hauek eta parte hartu.

Fabrikazio Aurreratuaren esparruko kasu arrakastatsuak ezagutarazteko lehenengo sarea.

Ibarmia

Mekanizazio-tailer autonomoa eta konektatua

“Urtean 365 egun, egunean 24 ordu. Autonomoa eta konektatua. Horrela dabil lanean gure mekanizatu-tailerra”. Arrate Olaiz Ibarmiako Berrikuntza zuzendaria

ITS

Fabrika zibersegurua

“Zibersegurtasuna elementu bereizgarri bat da gaur egun, eta eskakizun bihurtzen da 4.0 industriaren balio-katean”. Iñaki Eguia ITS - GRUPO EGILEko berrikuntza arduraduna

Tecnalia

Data Analytics

“Datuen analisiak orain artean erabili gabeko informazio iturri berriak sortzea ahalbidetzen du”. Iñigo Lazkanotegi Sistema adimentsuak, TECNALIA.

IMH -TKgune

Fabrikazio gehigarria

“Fabrikazio gehigarriaren abantailei esker diseinu prozesua nabarmen hobetu daiteke, eta enpresek hori aplikatu eta aprobetxatzen jakin behar dute”. Fermin Lazkano Formakuntza eta enpresa zerbitzu arduraduna, IMH - TKGUNE

Tecnalia - Vicomtech-IK4

Elkarlaneko robotika eta visual computinga

“Makinak eta pertsonak. Etorkizuneko fabrikak robotika malgu eta kolaboratiboan, eta Visual Computing-ean oinarrituko dira”. Damien Sallé Robotika, Tecnalia

Goimek 4.0

Monitorizazioa eta datuen analisia

“Jasotako informazioaren monitorizazioari eta analisiari esker, makinen optimizazioa eta errendimendua hobetu daitezke”. Aitor Alkorta GOIMEK, DANOBATGROUPeko Zuzendari Nagusia

IK4 - IK4 Lortek - IK4 Tekniker

Laser Teknologia

“Laser bidezko teknologia industria iraultzarako ezinbesteko baliabide bihurtu da, garapenerako eta erabilera anitzerako duen ahalmenagatik” Sandra Talacchia IK4 Lortek-eko Prozesu Saileko Arduraduna