Nola erabili daiteke XIX. MENDEKO albuma

  • Irudien doako erabilpena
    Kultur web-gune honetako edukiak irakaskuntza, ikerketa eta erabilera pertsonalerako sarrera askea dute, beti ere irudiaren jatorria zehaztuz.
  • Irudien erabilpen komertziala
    Erabilera komertzialerako Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena beharrezkoa da. Horretarako Zumalakarregi Museoan kokatutako proiektuaren informazio zerbitzu zentralizatuarekin harremanetan jarri beharko du.
  • Irudiak eskuratzeko baldintzak
    https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/
  • Nire irudi bilduma osatzeko
    Bereizmen gutxiko irudi bat lortzeko aski duzu saguaren eskuineko botoia sakatu eta zure ordenagailuan gordetzea.
  • Irudien eskaera edo mailegua
    Erabiltzaileak datu base honetako irudiren baten mailegua nahi izanez gero, bai pieza originala zein definizio altuko erreprodukzioa, "Egin irudien eskaera" botoian klikatu eta formularioa bete beharko du.

Aurrekariak

XIX. MENDEKO albuma kultur web gunea prozesu luze baten ondorioz sortu da, alegia, material ikonografikoa digitalizatzearen inguruan eta haren zabalkundearen inguruan izandako prozesu luze baten ondorioz.

2002: Zumalakarregi Museoak Grabatua mundu digitalean izeneko sinposioa antolatu zuen Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (Gipuzkoa), eta Espainiako dokumentu-zentro garrantzitsuetako arduradunek parte hartu zuten. Hona hemen parte hartutako dokumentu-zentroak: Madrilgo Liburutegi Nazionala, Hemeroteka Nazionala, Kataluniako Liburutegiko Unitate Grafikoa, Andaluziako Kartografia Zerbitzua, Extremadurako Unibertsitatea, Gasteizko Antso Jakituna Fundazioa, Nafarroako Artxibo Orokorra, Koldo Mitxelena Kulturunea eta Zumalakarregi Museoa. Irudien digitalizatze kontuetan irtenbide praktikoak bilatzeko abiapuntua izan zen.

Oso esperientzia interesgarriak ezagutu genituen orduan, eta hemeretzigarren mendeko grabatu bildumen gaia nola zegoen aztertu genuen.

Gertaera haren jarraipen gisara, egoki iruditu zitzaigun digitalizazioaren gaia sakontzea, ordura arte egindako lanari etekina ateratzeko asmoz.

Ondorio gisa atera genuen une interesgarri batean geundela ekinbide batzuei ekiteko, elkarlanaren bideari lotuz eta herritarrei informazioa eskuratzeko aukera handiagoa eskainiz.

2003: Zumalakarregi Museoak sinposio hartako aktak bere Azterketa historikoak bildumako 6. alean argitaratu zituen.

2004: prototipoa abiarazi genuen, kultur web gunearen eraginkortasuna egiaztatzeko bitarteko gisa, helburua baita erabiltzailearen eskura 1.500 irudiz osatutako datu base bat jartzea.

Prototipoak 250 irudi zeuzkan (zentro bakoitzeko 50na dokumentu gutxi gorabehera), eta hari esker ikus genezakeen ea eraginkorra zen bilaketak egiterakoan eta erabiltzailearekiko elkarreraginean.

Proiektu honen ezaugarri nagusietako bat da hazten joan daitekeela, parte hartzen duen kultur zentro bakoitzaren esku dagoelako materiala gehitzen joatea.

2005: Burutzapena eta jendaurreko aurkezpena.

Partehartzaileak

Hona hemen egun XIX. MENDEKO albumean parte hartzen dutenak:

Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroa. Frantziar Iraultzaren ondorioz euskal gizartean izandako aldaketen ikuspegi orokor bat eskaintzen du. Dokumentazio zentro bat dauka, honela osatuta: eskutitz sortak, material ikonografiko ugari, eta bibliografia funtsak, XIX. mendeko idazlan orokor, biografiko eta zientifikoei buruzkoak. Makina bat jarduera burutzen du: ikerketak, argitalpenak, erakusketak, lantegiak, gaikako ibilbideak eta programa birtualak.

Donostiako (Gipuzkoa) Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegia herritarrentzako zerbitzu bat da, helburu hau duena: 16 urtetik gorako herritarrei informazioa eskuratzen erraztu, prestakuntzan lagundu eta haien aisialdia aberastea. Orotariko liburutegi bat da, giza zientzietara eta euskal kulturara bideratua. XX. mendean zehar gehitutako bilduma historiko garrantzitsuak ez ezik, honako hauek ere badauzka: hemeroteka bat (gaur eguneko aldizkariak eta egunkariak, nahiz antzinako argitalpen seriatuak), erreferentziako sail garrantzitsu bat (entziklopedia espezializatuak, datu baseak, hiztegiak), eta mailegu bidez dokumentu funts bat jartzen du Gipuzkoako herritar eta herri liburutegi guztien eskura, euskarri guztietan (liburuak, bideoak, DVDak, CDak), baita bere bilduma historikoak ere ikertzaileentzat.

Gipuzkoako Artxibo Orokorra Tolosan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko gobernu erakundeen artxibo historikoa da: Batzar Nagusiena eta Foru Aldundiarena.
XV. mendetik XX.era bitarteko dokumentuak gordetzen ditu: erakundeenak (Batzarrak eta Aldundiak, Korrejimendua, Tolosako notaritza barrutiko protokoloak, Karlistaldietakoak...) eta pribatuak (Mandasko Dukea, Gaztañaduy Etxea, Indalecio Ojanguren, Sigfrido Koch —argazkiak—...)

Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa Espainiako Hezkuntza Ministerioaren 1942ko uztailaren 10eko Errege Aginduaren bidez sortu zen, eta Oñatiko Unibertsitate zaharrean du egoitza. Ehun urte baino gehiagoko antzinatasuneko notaritza protokoloak biltzen ditu, baita Hipoteka Kontularitzetako dokumentu funtsak ere (1768-1862).

Donostiako (Gipuzkoa) Untzi Museoa, jendearentzat 1991n irekia, Euskal Herriko itsas ondarea berreskuratzen laguntzeko asmoz sortua da, itsas ondaretzat ulertuta itsasoarekin eta itsasketarekin zerikusia duen giza jarduerak emandako agerpen intelektual eta materialen multzoa.
Dokumentazio zentro bat dauka, itsasoaren gaian espezializatua, euskal arloari arreta berezia jartzen diona, eta hango funtsak kontsultatu nahi dituzten guztiek eskura dituzte haiek.