Herriak

Baiona

"Hiria txikia da eta kale estuak ditu, baina etxeak politak dira eta oro har itxura oso abegikorra du. Kaian eta kale askotan arkuak daude etxeen azpian, eta horretan igartzen da Espainiatik hurbil gaudela, baita teilatu lauetan ere, eta mando asko ikusten direlako joan-etorrian."

HUMBOLDT. Monographie über die Basken.

Baionako gaztelu zaharraren ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Espainia kaleko sarrera

. Leiho berrian irekiko da.
Miarritze

"Ez dut ezagutzen Miarritze baino leku xarmagarriago eta zoragarriagorik. (…) Miarritze herri zuri-zuria da, teilatu gorri eta kontraleiho berdekoa, belar eta txilarrezko muinoen gainean kokatua, horien uhindurak jarraituz. Herritik irten, duna jaitsi, hondarra oinpean hondoratzen zaigu eta, bat-batean, hondartza leun eta zelaian aurkitzen gara, harkaitz, ganbera, arku, harpe eta haitzuloen labirinto guztiz korapilatuaren erdian: arkitektura bitxia desordenan uhin artera botata dagoena, zeruak urdinez betetzen duena, eguzkiak argi-itzalez, itsasoak aparrez, haizeak zurrumurruz."

Victor Hugo. Alpes et Pyrenées. (1843)

Biarritz: portu zaharreko bainuetxeko ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Haitz zulatua Biarritzen

. Leiho berrian irekiko da.

Baionatik hurbileko Biarritz herriaren ikuspegia, Pirinio Behea departamentua

. Leiho berrian irekiko da.
Donibane lohitzune

"Donibane Lohitzuneren kokapena miresgarria da. Badia zirkular, atsegingarri, leun, hondartsua du, alde batetik gaztelu eder batez apaindua eta bestetik harkaitz malkartsuz."

Francis TRENCH. Diary of travels in France and Spain. (1845)

Bizkaiko kostaldea, Donibane Lohizunetik

. Leiho berrian irekiko da.

Donibane Lohizuneko plaza: Luis XIV.aren etxea

. Leiho berrian irekiko da.

Espainiako muga, Donibane Lohizuneko ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.
Hendaia

"Frantziako aldetik zurezko zubi bat —distirarik gabeko gorriz margotua, gillotinaren kolorea izan arren kontraleiho eta antzekoetarako oso erabilia— dago Bidasoaren gainean, eta ibai hau, Mantxako itsasartea bezala, elkarrenganako ezinikusi handia duten bi nazioren artean doa."

Richard FORD. The Handbook for travellers in Spain, and readers at home. (1833)

Hendaiako gazteluaren hondakinak

. Leiho berrian irekiko da.

Behobiako zubia Bidasoaren gainean: gaur egungo Frantzia

. Leiho berrian irekiko da.

Hendaiako ontziralekua

. Leiho berrian irekiko da.
Hondarribia

"Sartu ate nagusitik Hondarribian, eta elizara eta jauregira daraman Kale Nagusian gora joan astiro-astiro. Paseo hori aski da ikusteko bizi-bizirik gure irudimenak lausoki bakarrik susmaturiko baina errealitatearen kolore erreal eta harrigarriz ezin jantzi izan duen mundua. (…) Horra hor Hondarribiaren xarma."

E. DOUSSAULT. Fontarabie en La Tour du Monde. Nº XXIX. (1873)

Hondarribiko Kale Nagusia

. Leiho berrian irekiko da.
Irun

"Irunek ez du Frantziako herrien batere antzik; etxeen teilatuak haizemaile-itxuran doaz aurrera; teilek, ganbilak eta ahurrak txandakatuz, almena modukoak eratzen dituzte, morisko itxura bitxikoak. Balkoiak, oso irtenak, aspaldiko burdineria dute, eta hain arreta handiz forjatua, ezen harrigarria gertatzen baita Irun bezalako herri ahaztu batean, jada desagertua dagoen aberastasun handia delarik."

Teophile GAUTIER. Voyage en Espagne. (1840)

Irun Bidasoatik

. Leiho berrian irekiko da.

Irun. Behobia aldetik hartutako ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Irunen ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.
Pasaia

"Ezer ez da alaiago eta freskoagorik itsaso aldetik ikusitako Pasaia baino; ezer ez da latz eta ilunagorik mendialdetik ikusitako Pasaia baino. Etxe xarmagarri horiek, itsasoaren gainean hain alaiak, zuriak eta argitsuak, granito beltzezkaz egindako horma garai baino ez dira kale estu, bihurri eta erromatar bide bat bezala lauzaturiko honetatik ikusita, leiho karratu bakan batzuekin, harkaitzaren hezetasun-jarioez inpregnatuak, eta eraikin bitxien ilara ilun horretan, goierliebean zizelatuta, egundoko armarriak daude lehoien edo herkules irudien gainean kasket erraldoiz apainduta. Aurretik begiratuta txaletak dira; atzetik, gotorlekuak."

Victor HUGO. Alpes et Pyrenées. (1843)

Pasaiako portuaren ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaia. Hegoaldeko frontea Pasai San Pedron

. Leiho berrian irekiko da.
Donostia

"Zitadela bat, itsas portu txiki bat estu sartua, bi eliza, bi monasterio hutsik, itsasontzitegia, artilleria-piezek defendaturiko bi baluarte eta bala pila, paseoan dabilenak nahierara ikus ditzakeenak, zaintzaileak batere eragozpenik jarri gabe: horiek osatzen dute Donostiaren fisonomia materiala; fisonomia ideala zeruak, itsasoak, mendiek osatzen dute."

Emile BEGUIN. Voyage pittoresque en Espagne et en Portugal. (1848)

Donostiako gotorlekuaren planoa, britainiarrek, portugaldarrek eta haien alde zeuden bertakoek 1813an egindako erasoaldia erakusten duena; setioa uztailaren 11n hasi zen, hiriaren gaineko oldarra abuztuaren 31n, eta gaztelua irailaren 9an errenditu zen.

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiako itsasargia eta Bizkaiko kostaldea

. Leiho berrian irekiko da.

[Donostiako ikuspegia]

. Leiho berrian irekiko da.
Zarautz

"Ibar zabalaren mendebaldeko muturrean, itsasoaren ondo-ondoan, zeru garbiaren pean, Zarautz hiria dago; bere perimetroan bederatzi kale daude, batzuk laburrak, baina guztiak ondo lerrokatuak eta batere maldarik gabe."

Semanario Pintoresco Español. (1851)

Zarautz, Gipuzkoako albuma

. Leiho berrian irekiko da.

Narrosko markesen jauregia, Zarautzen

. Leiho berrian irekiko da.

Etxe zahar baten hondakinak Zarautzen

. Leiho berrian irekiko da.
Getaria

"Mendi garai bat, irekia badia txiki bat osatuz; aurrean piramide formako haitz-buru bat dago, ehun metroko dike baten bidez portuarekin komunikatua; ehun eta berrogeita hamar etxetxo, Gipuzkoako paisaia idilikoaren berdetasunean multzokatuta. Horra hor Getaria:"

Emile BEGUIN Voyage pittoresque en Espagne et en Portugal. (1848)

Getariako portuaren eta arradaren planoa. Espainia

. Leiho berrian irekiko da.

Getaria, Gipuzkoako albuma

. Leiho berrian irekiko da.

Getaria: Gipuzkoa

. Leiho berrian irekiko da.
Zumaia

"Parrokia-eliza bikainak, San Pedrori eskainiak, arkitektura gotikoa du, eta oso sendoa eta aski handia da; eraikin ederra da, halaber, udaletxea. Gainerakoan, zenbait kale erregularrek osatzen dute herria: erdian harriztatuak daude, alboetan harlauza edo espaloiekin, eta herriaren erdi-erdian plaza dago."

Manual del viagero en las Provincias Vascongadas. (1847)

Zumaiako herriaren ikuspegi orokorra

. Leiho berrian irekiko da.

Zumaiako ikuspegia burdinazko zubi txikitik

. Leiho berrian irekiko da.
Ondarroa

"Herri honen kokapena larria dela esan dezakegu, ez baitu eremurik zabaltzeko, ezta ere urrutira begiratzeko ostertzik, inguruko mendien artean estu-estu baitago. Hala ere, itxura pintoreskoa du gu iritsi ginen bidetik ikusita."

Juan MAÑÉ y FLAQUER. El Oasis. Viaje al país de los Fueros. (1877)

Ondarroa, portuaren ikuspegia. Euskal probintziak

. Leiho berrian irekiko da.

Ondarroako ikuspegia, Markinako bidetik

. Leiho berrian irekiko da.

Ondarroa, Santa Mariaren eliza. Bizkaia

. Leiho berrian irekiko da.
Lekeitio

"Lekeitiok oso eraikin onak ditu, eta bere jauregi batzuk, gustu onagatik eta eraikuntzaren luxuagatik, Espainiako hiriburuan bertan egoteko modukoak dira; baina guztien artean nagusi, bere handitasunagatik, Adan de Yarza-tarrena, lorategiz eta parkez inguratua Zubieta deritzan parajean."

Juan E. DELMAS. Guía histórico-descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya. (1864)

Bermeo

"Orokorrean etxeak nahiko onak dira, nahiz eta itxura kaskarrekoak ere asko izan; arrantzaleen etxeak dira, jende-mota horren bizileku, han herritar gehienak arrantzale baitira. Kaleak, malkarrean badaude ere, oso politak dira eta nahiko garbiak, arrantzale-herria izateko batez ere. Plaza erregularra da, eta bertan dagoen udaletxea oso ona eta aski handia."

Juan MAÑÉ y FLAQUER. El Oasis. Viaje al país de los Fueros. (1877)

Bermeo, ikuspegi orokorra

. Leiho berrian irekiko da.

Bermeo, Bizkaia

. Leiho berrian irekiko da.

Bermeo, portuaren barnealdea

. Leiho berrian irekiko da.
Bilbo

"Hiri zaharreko etxeak, bidaiari batek dioenez, gehienak zurezkoak dira; alde berrikoak adreiluzkoak. Lehenengoek ez dute ez arte ez erosotasun handirik; berrietan berriz gustu onak aurrerapen handiak egin ditu."

Emile BEGUIN Voyage pittoresque en Espagne et en Portugal. (1848)

Bilboko itsasadarreko eta inguruetako planoa

. Leiho berrian irekiko da.

Bilboko ikuspegia -Espainia- tren geltokitik

. Leiho berrian irekiko da.

Festak Bilbon. Festa veneziarra itsasadarrean: Dux eta Adriatiko ezkontzeko zeremonia historikoa

. Leiho berrian irekiko da.
Portugalete

"Herri honetako etxeak, oro har, onak dira, kai edo moilakoak batez ere; eta kaleak, batzuk oso malkarrean egon arren, txukunak dira eta errekarri txikiz harriztatuak daude. Bere etxeetako asko armarridunak dira, harlandu finekoak, eta oraindik ere badituzte hormatan sartuta armarri eta apaingarri bitxiak, garai batean izandako bikaintasunaren erakusgarri."

Juan E. DELMAS Guía histórico-descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya. (1864)

Portugaleteko ikuspegia - Bizkaia

. Leiho berrian irekiko da.

Portugaleteko kostaldea

. Leiho berrian irekiko da.

Portugalete, Bizkaia

. Leiho berrian irekiko da.