Erakusketa birtual honetan XIX. mendean zaletu batek egindako loreen irudiak eskaintzen ditugu. Egileak hiru album osatu zituen berak Gipuzkoan barna egindako ibilbideetan. Erabiltzaileak irudi hauek bi modutan ikus ditzake. Petit de Meurville berak burutu bezala, albumez album, edota loreen bizilekuei dagozkienaren arabera. Azken sailkapen hau Paco Garin botanika zaleari zor diogu.
Biografia
Didier Petit de Meurville Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenez bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek setaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. Honela, Lehenengo Karlistada ostean atzerriratu karlistei laguntza eskaini zien. Gertu gertutik gainera, izan ere, Don Carlos, bere familia, Cabrera eta beste zenbait burukide karlisten erretratuak burutu baizituen Bourgesen. Don Carlosek, esker onez, "Babesaren Bizkonde" izendatu zuen 1845.ean.
1848.ean kontsul izateko bidea hasi zuen eta Alicanteko kontsul-orde hautatu zuten. 1857.ean aldaketa eskatu eta Donostiako kontsul hautatua izan zen. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez. Probintziako loreei arreta berezia eskaini zien, kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz.
Didier Petit de Meurville Biarritzen hil zen 1873.ean.
Bildumak
Gipuzkoako flora I
Gipuzkoako flora II
Gipuzkoako flora III
[Lore horiak : Aigremine eupatoire = Agrimonia Eupatoria : hosto lilak] [Sorta]
. Leiho berrian irekiko da.[Lathrea clandestina : landare bizkarroia, inguru zingiratsuetan zuhaitz sustraietan hazten dena]
. Leiho berrian irekiko da.[Hieracium murorum] : murruetako kardua, abuztuan urria [Picris hyeracioides]
. Leiho berrian irekiko da.Kredituak
Gipuzkoako Flora. Petit de Meurville. Erakusketa birtualaren ekimena ZUMALAKARREGIA MUSEOArena da
Sustatzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia
- Diputatu Nagusia: Markel Olano Arrese.
- Kultura eta Euskara Departamentuaren Diputatua: María Jesús Aranburu Orbegozo.
- Kultura Ondarearen zuzendari nagusia: Maria Pilar Azurmendi Echegaray.
- Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuburua: Gabriela Vives Almandoz.
- Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendari Nagusia: Haritz Solupe Urresti.
- Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuburua: Francisco Javier López Landatxe.
- Museoen Arduraduna: Nekane Goenaga Maiza.
Proiektuaren zuzendaritza
- Karmele Barandiaran. K6 Kultur Gestioa.
Proiektuaren koordinazioa
- Lourdes Azpiazu. Zumalakarregi Museoa- K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Datu basearen diseinua eta dokumentu hautaketa
- Mikel Alberdi. Zumalakarregi Museoa. K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Aholkularitza botanikoa
- Paco Garin
Dokumentalista
- Doltza Laskurain. K6 Kultur Gestioa
Diseinu grafikoa eta web gunearen errealizazioa
- K6 Kultur Gestioa / Entrewebs
Irudien digitalizazioa
- Gorka Agirre
Promozio eta komunikazioa
- Kizkitza Ugarteburu. Zumalakarregi Museoa. K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa).