Richards eta Thomas HORNBROOK britainiar militarrak izan ziren, eta lehen karlistaldian hainbat marrazki, akuarela eta irudi marraztu zituzten Euskal Herrian izandako esperientzia ilustratzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Richards aitaren koaderno bat eta Thomas semearen hainbat akuarela eta irudi ditu. Horiekin guztiekin erakusketa birtual hau antolatu dugu.

Biografiak

Richards Lyde Hornbrook 1783. urtean jaio zen, seguruenik Plymouth hirian. Errege Marinan sartu zen eta Napoleonen aurkako gerretan parte hartu zuen. 1836ko ekainean Donostiara iritsi zen lehen karlistadan parte hartzeko. Pasaiako Lord John Hay gotorlekuan hartu zuen ostatu, eta bertan akuarelaz marrazki batzuk egin zituen. Oriamendiko batailan, eta Hernani, Irun eta Hondarribia hartzen parte hartu zuen. Euskal Herrian 1840. urtera arte egon zen. Plymouthen hil zen, 1856. urtean.

Thomas Lyde Hornbrook, aurrekoaren seme, 1808an jaio zen eta itsas margolari bezala bere ospea lortu zuen. 1830 inguruan ezaguna izaten hasi zen eta bere lanik onenetakoak egin zituen, egun Greenwichko National Maritime Museum eta beste hainbat bildumetan gordeak. 1836ean Britainiar Lejioko ofizial modura etorri zen Donostiara, bere aitarekin bat eginez. Gatazka honi buruzko zenbait akuarela egin zituen, horietatik batzuk litografia modura erreproduzitu zituen Londresen argitaratu zuen lanean: "Twelve views in the Basque Provinces illustrating several of the actions in wich the British Legión was engaged with Carlist Troops". Ustez bere aitarekin batera itzuli zen Ingalaterrara 1840ko abuztuan. Plymouthen hil zen 1855.eko abuztuan.

Gaiak

Eguneroko bizitza

Koaderno horretan itzainak, ikuzleak, iruleak eta Pasai Donibaneko batelari ospetsuak ageri dira, bidaiariak herri horretatik Donostiara garraiatzen zituztenak.

Donostiako bidearen ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiatik gertuko ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

[Idiz tiratutako gurdia, haur baten eta lo dagoen emakume baten erretratuekin batera]

. Leiho berrian irekiko da.

Espainiar baserritarra Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

[Nekazari familia idiz tiratutako gurdi baten ondoan]

. Leiho berrian irekiko da.
Ontziak

Itsasgizon zen bezala, Richardsek Pasaiako portuan ikus zitezkeen ontziak marraztu zituen bere koadernoan.

Frantziar brigantina

. Leiho berrian irekiko da.

Espainiar kanoi-ontzia

. Leiho berrian irekiko da.

“Hermione” fragata frantziarra Pasaian

. Leiho berrian irekiko da.

Herriaren ikuspegia, Frantziako Pasaia

. Leiho berrian irekiko da.

A french Gun boat

. Leiho berrian irekiko da.

[Bi galeoiren arteko itsas gudua]

. Leiho berrian irekiko da.
1836ko maiatzaren 5eko bataila

1836ko maiatzaren 5ean, Euskal Herrira iritsi berri zen Britainiar Legio Osagarriak, George de Lacy Evans jeneralaren agindupean, Donostia setiatuta zuten karlistei egin zien eraso. Karlistek gogor egin zieten aurka, baina azkenean Hernanirantz egin zuten atzera, eta hiru kanoi utzi zituzten bidean. Donostiar liberalek pentsatu zuten britainiarren laguntzarekin gerra ia irabazita zegoela. Iritzi hori islatzen dute liberalen artean zabaldu ziren bertso hauek:

Egun oroigarria
maiatzaren bosta,
Donostian egin da
odolezko festa;
asko bazaigu ere
funtzioa kosta,
faziosoak ziran
ingurutik bota

Ea bada, karlista,
zaude jakiñean,
etzerala soldadu
aiek adiñean;
ez artu ingelesik
zere mingañean,
muñ egingo diezu
oraindik oñean

Artu duan ezkero
hainbeste bat neke,
gure erantzuera
ark merezi luke;
nere eskuan gauza
baldin balegoke,
egingo nuke Evans
Aieteko Duke

Maiatzaren 5ean karlistei atzemandako armak

. Leiho berrian irekiko da.

Hernaniko Benta - Puio Bateria - Windmill (haize-errota) Bateria

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiako Kordeleria pasealekutik hartutako ikuspegia, 1836ko maiatzaren 5eko ekintza islatzen duena

. Leiho berrian irekiko da.

[Lugaritz: 1836ko maiatzaren 5eko ekintzaren eszenatokia]

. Leiho berrian irekiko da.

Lugaritz: 1836ko maiatzaren 5eko ekintzaren eszenatokia

. Leiho berrian irekiko da.
Paisaiak

Koadernoa eta akuarelak karlistaldian egin ziren, eta beraz, irudiotan Richardsek ezagututako eremua ageri da; hau da, Pasaia, Lezo, Altza eta Donostia batez ere. Hondarribia eta Hernani herrien irudiak 1837tik aurrera egin zituen, Britainiar Legioak bi herri horiek hartu zituenean. Andoain, Tolosa eta Bergara gerra amaitu ondoren ikusi ahal izan zituen; hau da, 1839ko abuztuan.

Donostia

Donostiako ikuspegia gaztelura doan Kordeleria bidetik

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiako ikuspegia, Kordeleria Bidetik hartua

. Leiho berrian irekiko da.

Donostia - 1. partea

. Leiho berrian irekiko da.

Donostia - 2. partea

. Leiho berrian irekiko da.

Hernaniko Benta - Puio Bateria - Windmill (haize-errota) Bateria

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiako Kordeleria pasealekutik hartutako ikuspegia, 1836ko maiatzaren 5eko ekintza islatzen duena

. Leiho berrian irekiko da.

Motako gaztelua

Donostiako gaztelua

. Leiho berrian irekiko da.

Donostiako gaztelua: Espainia

. Leiho berrian irekiko da.

Donostia eta gaztelua

. Leiho berrian irekiko da.

Gaztelurako bidea Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

Gaztelurako bidea Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

Gazteluko sarrera Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

San Frantzisko komentua

San Frantzisko komentua, Donostiatik hurbil

. Leiho berrian irekiko da.

San Frantzisko komentua: Donostia

. Leiho berrian irekiko da.

San Frantzisko komentuaren hondakinak, Donostia

. Leiho berrian irekiko da.

Antiguako komentua

Donostiako itsasargia, Santa Klara uhartea, Antiguoko komentua

. Leiho berrian irekiko da.

San Telmo komentua

San Telmo komentua Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

Zurezko zubia, etorkizunean Santa Katalina

Donostiako zubiaren atal bat, eta plano horren ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

San Frantzisko iturria

San Frantzisko iturria, Donostia

. Leiho berrian irekiko da.

Eskola publikoa

Eskola publikoa Donostian

. Leiho berrian irekiko da.

Alza

Altzako ikuspegia Donostiako bidetik

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaia

Pasaiako sarrera

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaiako eta Errenteriako urruneko ikuspegia Donostiako bidetik

. Leiho berrian irekiko da.

[Hegoalderako ikuspegia Pasaia gainetik]

. Leiho berrian irekiko da.

[Hegoalderako ikuspegia Pasaia gainetik]

. Leiho berrian irekiko da.

Itsasaldeko etxoletatik ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Ikuspegia itsas armadaren barrakoietatik: Pasaia

. Leiho berrian irekiko da.

Pasai San Pedro

San Pedro eliza, Espainiako Pasaia

. Leiho berrian irekiko da.

Pasai Donibane

Herriaren ikuspegia, Frantziako Pasaia

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaiako gaztelua: Frantziako banda

. Leiho berrian irekiko da.

[Pasaiako zati ikuspegia]

. Leiho berrian irekiko da.

Lezo

Lezoko ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Hondarribia

Hondarribiko inguru gotortuaren hondakinen ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Hernani

[Hernani Astigarragako bidetik]

. Leiho berrian irekiko da.

Hernaniko benta hurbilean, atzealdetik – ikuspegi hau Puiotik hartu zuten

. Leiho berrian irekiko da.

Andoain

Andoaingo zubia eta, urrunean, eliza; bertan hil zuten Guerra jenerala, 1837an

. Leiho berrian irekiko da.

Tolosa

Tolosako ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Tolosa: pasealekua, lorategia eta ibaia

. Leiho berrian irekiko da.

Bergara

[Bergarako ikuspegi bat]

. Leiho berrian irekiko da.
Lord John Hay gotorlekua

Jaizkibel mendiko hegalean eraiki zuen Britainiar Legioak, Pasaiako portua kontrolatu ahal izateko. Gotorleku hori Richardsen koadernoan eta Thomasen litografietan ageri da, baita beste egile batzuen marrazkietan ere, esaterako Britainiar Legioko partaide zen Henry Wilkinsonen irudietan.

[Hegoalderako ikuspegia Pasaia gainetik]

. Leiho berrian irekiko da.

[Hegoalderako ikuspegia Pasaia gainetik]

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaiaren eta Fort Hay-ren ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaia, lord John Hayren posizioa

. Leiho berrian irekiko da.
Irun hartzea

Lehen Karlistadan Britaniar Legioaren arrakasta nagusia izan zen Irun hartzea. Tropa karlisten gehiengoa Errege Espedizioan Madrilera zihoala aprobetxatuz, Donostiako liberalek blokeoa hautsi zuten Sir George de Lacy Evansen agindupean, Hernani, Oiartzun, Irun eta Hondarribia hartu zituztenean.

Thomasek batailan parte hartu zuen, eta gertakari hari buruzko irudiak Londresen kaleratu zituen 1840. urtean.

Irungo herriaren gaineko erasoaldia, Britainiar Legioaren eta kristinatarren indarrek batera burutua, 1837ko maiatzaren 17an: ezkerrera, Hondarribiko ikuspegi urruna, eta eskuinera, Hendaiako herria

. Leiho berrian irekiko da.

Irungo Behobiako atea, Irlandar Errege Indarren eraso betean, 1837ko maiatzaren 17an

. Leiho berrian irekiko da.

Hondarribiko Irungo atearen kanpoaldea : lehergailuari eusten eta lehen aldiz sartu zen leihoa zeharkatzen, 1837ko maiatzak 17

. Leiho berrian irekiko da.

fontarabia_gate.jpg

Litografiak

Thomasek Londresera itzultzean 12 litografiaz osatutako albuma argitaratu zuen: Twelve Views in the Basque Provinces illustrating several of the actions in wich the British Legion was engaged with Carlist Troops. Foru Aldundiko bildumetan hauetako 9 dauzkagu. San Telmo Museoak eta Hondarribiko Udal Artxiboak beste 2 eskaini dizkugute.

Donostia San Frantzisko komentutik: Urumea ibaiko pontoi zubia eta zurezko zubi berriaren hasiera, 1836ko maiatza

. Leiho berrian irekiko da.

Pasaiaren eta Fort Hay-ren ikuspegia

. Leiho berrian irekiko da.

Frantziako Pasaiako ikuspegia, Espainia

. Leiho berrian irekiko da.

Hernani Oriamendiko Bentako goi-ordokitik: karlistak Evans jeneralak defendatutako posizioari erasoa joz, 1837ko martxoaren 16an, eta Britainiako Erregeren Itsas Soldaduen azken posizioa

. Leiho berrian irekiko da.

Hernani, Astigarragako bidetik

. Leiho berrian irekiko da.

Irungo herriaren gaineko erasoaldia, Britainiar Legioaren eta kristinatarren indarrek batera burutua, 1837ko maiatzaren 17an: ezkerrera, Hondarribiko ikuspegi urruna, eta eskuinera, Hendaiako herria

. Leiho berrian irekiko da.

Irungo Behobiako atea, Irlandar Errege Indarren eraso betean, 1837ko maiatzaren 17an

. Leiho berrian irekiko da.

Hondarribiko Irungo atearen kanpoaldea : lehergailuari eusten eta lehen aldiz sartu zen leihoa zeharkatzen, 1837ko maiatzak 17

. Leiho berrian irekiko da.

Hondarribiko kale nagusia

. Leiho berrian irekiko da.

Kredituak

Richards eta Thomas HORNBROOK. Euskal Herria Lehen Karlistaldian bi militar britainiarren iruditan erakusketa birtualaren ekimena ZUMALAKARREGIA MUSEOArena da.

Sustatzaileak

Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Diputatu Nagusia: Markel Olano Arrese.
  • Kultura eta Euskara Departamentuaren Diputatua: María Jesús Aranburu Orbegozo.
  • Kultura Ondarearen zuzendari nagusia: Maria Pilar Azurmendi Echegaray.
  • Ondare Historiko-Artistikoaren, Artxiboen eta Museoen Zerbitzuburua: Gabriela Vives Almandoz.
  • Kultura Sustapeneko eta Hedapeneko Zuzendari Nagusia: Haritz Solupe Urresti.
  • Liburutegiko eta Kultur Sustapen eta Hedapeneko Zerbitzuburua: Francisco Javier López Landatxe.
  • Museoen Arduraduna: Nekane Goenaga Maiza.

Proiektuaren zuzendaritza

  • Karmele Barandiaran. K6 Kultur Gestioa.

Proiektuaren koordinazioa

  • Lourdes Azpiazu. Zumalakarregi Museoa- K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Datu basearen diseinua eta dokumentu hautaketa

  • Mikel Alberdi. Zumalakarregi Museoa. K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Dokumentalista

  • Doltza Laskurain. K6 Kultur Gestioa

Diseinu grafikoa eta web gunearen errealizazioa

  • K6 Kultur Gestioa / Entrewebs

Irudien digitalizazioa 

  • Gorka Agirre

Promozio eta komunikazioa

  • Kizkitza Ugarteburu. Zumalakarregi Museoa. K6 Kultur Gestioa. Ormaiztegi (Gipuzkoa).