Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako paisaia
dokumentuen bitartez

Antigua

hiriburu baten jatorri urruna

Antigua auzoa horixe bakarrik da gaur egun: Donostiako auzo bat, Gipuzkoako hiriburua kokatuta dagoen hiri eremu zabalaren beste gune bat. Alabaina, hareatzez eta padurez estalitako zerrenda honen gainean sortu zen, 1180tik aurrera, gerora Donostiako hiria izango zenaren lehen gune populatua. Orduz geroztik, hiria esparru harresitu baten barruan haziko zen, eta harresi hori hain gertukoa den (testuinguru historikoan) 1863an urratu zen. Orduan, hiria Sebastian Deunari eskainitako Erdi Aroko komentu hartatik irten eta bere jatorri urrunarekin elkartu zen ostera.

Donostia baino lehenagoko Donostia

Donostiaren sorburu izan zen Antiguako kokalekuaren jatorri urruna ez historiak ez arkeologiak argitzea lortu ez duten eztabaidagaia da oraindik. Gauza segurua dirudi erromatarren garaian merkataritza gune garrantzitsu bat izan zela Ondarreta eta Urgull arteko badiaren inguruan. Gunearen neurria da oraindik argitzerik izan ez dena.

Teoria berrienek baztertu egiten dute gaur egun Antigua auzoa barnean hartzen du eremu zabal hori Estrabonen Geografia lanean deskribatzen den Oiasso eztabaidatua zenik. Horrek ez du esan nahi, ordea, oso litekeena ez denik Antzinaroan merkataritza postuak eta bestelako ustiategiak egotea.

Industria, gerra eta kontrabandoa landa eremu batean

Gaur egun Antigua auzoa denaren populaketari buruzko lehen lekukotzak Goi Erdi Arokoak dira. Dokumentuetan monasterio bat aipatzen da lehenengo aldiz, Leireko abadearen feudo zabalaren parte zena. Geroago,  1180tik aurrera, lur horiek inguruko biztanleei eman zitzaizkien, Donostiako hiribildua sor zezaten. Orduz geroztik, ingurua eremu lausoa izango zen: nekazaritzako ustiategien eta marea bidezko erroten ondoan eremu hutsak zeuden paduretean, zeinek, izurriteak eragiteaz gain, legez kontrako jarduerak erakartzen baitzituzten,  kontrabandoa kasu.

Gotorlekua zen aldetik Donostian eragin handia zuten jarduera belikoek eragin handia izan zuten, berebat, apenas urbanizatuta zegoen eremu horretan: 1813an, hiriaren zoritxarreko setioan, 1835ean karlisten aurka borrokatzen ari zen  Legio Britaniarreko soldaduen lehorreratze dramatikoan, ostera bigarren karlistadan, 1875eko setioan hiriko defentsen zati gisa...

1180

Donostiako Forua. 1543ko Korrejimendu auzi baten kopia

AGG-GAO COLCI4

Ikusi dokumentua

1750-05-03

Aldundiaren akta zenbait produkturen kontrabandoarengatik Donostiako Antiguoko auzoan

AGG-GAO JDAM 106, 255v-256r

Ikusi dokumentua

1837

Legio Britaniarra

Autor: Major C. V. Z. Attached to the Staff of the Queen's Army

Museo Zumalakarregi Museoa: ZM: P,4 - VOL. I - GRABADO Nº 5

Informazioaren iturria Ikusi argazkia

Txapelgorriak

Autor: Major C. V. Z. Attached to the Staff of the Queen's Army

Museo Zumalakarregi Museoa: ZM: P,4 - VOL. I - GRABADO Nº 6

Informazioaren iturria Ikusi argazkia
Industria modernoa, hurbil baina urrun

1876an, bakearekin batera Donostiara “Belle Époque” garai distiratsua heltzean, Antiguaren okupazio intentsibo eta estentsiboari ekin zitzaion, hain zuzen ere ordura arte osasungarritasun arazoak sortzen zituen gunean,  padura eta ihitzen eremu izaki. Donostia sortu zuen eta denboran zehar sostengatu duen burgesiarentzat bilakaera naturala izan zen XIX. mendearen hasieratik industria ahaltsu bat garatzea.

 
Antigu auzoa

Normala denez, burgesia hark ez zituen industriaren ondorio zitalak atsegin (keak eta bestelako hondakinak, klase sozialen arteko bizikidetza eremu murritz batean…). Beraz, Antigua auzoa izan zen industria eta haren ondorioak hartzeko hautatu zuten alderdietako bat. 1876tik aurrera, auzoa erabateko eraldaketa bati lotu zitzaion. Industria handiak agertzen hasi ziren, hala nola Lizarriturry kimikoa eta Rezola. Horiekin batera,  langile klase bat ere agertu zen, zenbait arazo zituena; esaterako, etxebizitzarena. Ekimen interesgarriak garatzeko bidea eman zuen horrek, oraindik ere Antiguaren hiri egituran nabari direnak; besteak beste, lan indar horri guztiari ostatu emateko eraiki ziren etxe merke baina kalitatezkoak.

1814-1887

Antiguako ihitokietako osasungaiztasunari buruzko txostena.

AMSS, D 16 1990,1

Ikusi dokumentua

1814-1815

Sanitate Batzordeak hartutako erabakiak Antiguako ihitokietako eta zingirak sendatzeko

AMSS, D 16 1990,2

Ikusi dokumentua

1918 - 1926

Langileentzako etxe merkeak erakitziari buruzko dokumentazioa

AMSS A 17 II X 158

Ikusi dokumentua
“Belle Époque” baten egun handiak

1876tik aurrera Donostia hedatuz joan zelarik bainuetxe-hiri gisa, eta Espainiako koroaren udako gorte bihurtu zelarik, Antigua aldean ezarritako jarduera industriala hego-mendebaldera lerratu zen, baita haren ondorio guztiak ere. Gizakiengan izan zituenak barne. Hau da, industria haietan ziharduen langile klasearengan eta haien etxeetan. Alabaina, Antigua auzoa mugaldeko lurraldea da, banalerroa izen bereko eliza duena. Ekialdera, 1893tik, Miramar Errege Jauregia ageri da. Elizaren hego-mendebaldera zutik iraun dute, gaurdaino, Suchard txokolate fabrikan, Lizarriturryn, Rezolan eta beste hainbat enpresatan jardun ziren langileentzako etxebizitza merkeak.

 
Antigua auzoa XX. mendearen hasieran

Konfigurazio bitxi hori mantendu egingo da, 1924tik gaurdaino hirian izandako erregimen politiko desberdinek ekarritako egokitzapen arinen gainetik. Adibidez, 1933an jauregia  konfiskatu egin zuten Espainiako Errepublikako presidenteari emateko, baina horregatik ez ziren desagertu egun argitsuetan Miramarko muinotik primeran ikus zitezkeen industriak eta langileak.  1936an erregimen berri bat ezarri zen, XX. mendearen amaiera arte inguru horretan bizi zen langile klasearekin harreman onegia ez zuena, baina horrek ere ez zuen aldaketa nabarmenik ekarri.

1932-1941

Miramar jauregia lagatzeari buruzko txostena

AMSS D10,32, 3259,5

Ikusi dokumentua

1932 - 1940

I. Errepublikako Behin-behineko Gobernuak hartutako Miramar jauregiko gauzen inbentarioa, eta jauregiaren berreskuratzea 1937an.

AMSS D10,32, 3259,5

Ikusi dokumentua