Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako paisaia
dokumentuen bitartez

Beasain

errege-erreginen eta langileen historia bat

Beasaingo herribildua 1615. urtean sortu zen, Ordiziako jaurerri kolektibotik bereiztean. Kokapen geografikoak betidanik baldintzatu du herria, iparraldetik probintzia itsasoarekin eta Irungo mugarekin eta hegoaldetik Araba eta Gaztelarekin lotzen dituen bide nagusiaren aldamenean hazi baita. Bide horretatik barrena, errege-erreginek eta enperadoreek historiaren korronte nagusiak ekarri zituzten. Une gorenak, eta baita zorigaitzak ere, gerra kasu. Herri honen beste historia idatzi duten langileak lurretik bertatik sortu dira, hark eskaintzen dituen baliabideetatik. Gertuko meatzetako minerala, ubideak… material baliotsuak dira, lanarekin salgai eta luze gabe etekin bihurtzen direnak, herritik paraleloan doan bide nagusi horri esker.

Igartza, jatorrizko gunea

Igartzako burdinola, gaur egun era dotorean zaharberritu eta zaindua, Beasainen bilakaera markatu duten gako historikoetako askoren oinarrian dago. Igartzarekin lotutako dokumentu zaharrenetako batean –1340koa da– esaten da herriko zubia ezinbestekoa zela Gipuzkoako lurrak zeharkatu ahal izateko. Hori bakarrik, ibaiaren ibilguaz baliatzen diren errota eta burdinola ahaztuta ere, nahikoa litzateke Igartza ehizaki gutiziatua izateko nobleziako klanentzat, zeinak elkarren aurkako borroka betean ari baitziren armagnactar eta burgundiarren Frantzia edo yorktar eta lancastertarren Ingalaterra bezain gatazkatsua zen berant Erdi Aroko Gipuzkoan.

 
Igartza 1906an

XV. mendean, 1420tik 1475era bitartean, Igartza, Beasainen hazkunde handia izango zuen industria metalurgikoaren sorrerako guneaz gain, dorretxe bat ere izan zen, eta nobleziako klanen arteko borroka odoltsuetan parte hartu zuen. Loiolako jaunena zen klan horietako bat, eta 1420an dorrea setiatu zuten, artilleria ere erabiliz. Gatazkak 1475ean amaitu ziren, dorrearen jabe Martin Perez Altzaga ohartu zenean bandokideen garaia behin betiko iragana zela. Orduz geroztik,  Igartzak egungo eite baketsua agertu izan du.

1617

Testigantza, Beasaingo Igartzako olan egindako obrena.

AHPG-GPAH 2-2550,A205r-205v

Informazioaren iturria Dokumentua ikusi

1617

Errentamendu eskritura, Beasaingo Igartza edo Iartza olarena.

AHPG-GPAH 2-2550,B116r-118v

Informazioaren iturria Dokumentua ikusi
Beasain XVI. eta XIX. mendeen artean. Herri aski lasaia

Bando gerrak amaituta, Besain zorioneko dinamika batean sartu zen Aro Modernoko Europako herri gisa. Garai hartan Europa errausten ari ziren gerren ziklo ia etengabean lehian ari zen potentzia nagusietako baten parte izanik ere, kostaldetik eta mugatik urrun samar egoteagatik saihestu ahal izan zuen Europako beste eremu batzuetan –gaur egungo Alemanian kasu– pairatu zuten hondamendia. Horrela egin zuen aurrera herriak,  nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerak, burdinaren transformazioa,  merkataritza eta abar bizibidetzat harturik…

Felipe IV-ren bidaia Gipuzkoara 1660an

Horrela, burdinaren mende horietako gertaera historikorik aipagarriena Beasainen, errege-erreginen hainbat visita izan ziren: Isabel de Valois, Felipe IIaren emaztea 1565an, Felipe III erregea 1615an eta  Felipe IV1660an. Hiruetatik garrantzitsuena, erregea Irunerako bidean baitoa Pirineoetako Pakea baieztatzera, Europako hainbat zonalde suntsitu dituen Hogeitamar urteetako Guduari amaiera emanaz.

1635

Astigarreta eta Gudugarreta kontzejuetako kereila kriminala Beasaingo hiribilduaren aurka.

AGG-GAO COCRI26,7

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua

1678

Karearen salmenta, Beasain karobi batekoa.

AHPG-GPAH 1-4082,A149r-149v

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua

1660

Felipe IV.ren eta Austriako María Teresa infantaren errege ibilbideari buruzko dokumentazioa, Gipuzkoako zenbait hiribildutik igaro zirenean azken hori Frantziako Luis XIV.rekin ezkontzera joateko.

AGG-GAO JDIM1/2/5

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua
Gerra eta iraultza. Beasain, 1794 eta 1839 artean

1789tik aurrera, bigarren iraultza frantsesaren ondotik, gauzak arrunt aldatu ziren Beasainen eta, oro har, Gipuzkoan. Izan ere, iraultza haietako lehenak, 1776ko Iparramerikakoak, ez zuen apenas eraginik izan Beasainen. Ekarritako eragin ia bakarra foru milizia errekrutatzeko ekarpena egin beharra izan zen, 1780tik aurrera Gipuzkoako kosta defendatzeko antolamendua egin baitzen, britainiarren balizko itsas eraso baten aurrean. Iraultza frantsesa lehertu zenetik, ordea, 1789tik aurrera, oso bestelakoak izan ziren gauzak: gertakari hark sorrarazitako gerra zikloak eragin nabaria izan zuen Beasainen.

Gasteizko gudua. T. Fielding, 1819

Fanatismo politiko berri batek  iraultzaren alde edo aurka– akuilatutako armadak ez ziren Beasaindik urrun ibili: 1794an,  Konbentzio gerran; gerra napoleonikoetan, zeinetan, 1813an, herribilduak haren ugazabandre Ordiziarekin Senperen partekatzen duen lurraldearen zati batean borrokatu baitzen gatazka hartan izandako hirurehundik gora guduetako bat. Geroago, 1833tik 1839ra bitartean eta 1873tik 1876ra bitartean, Beasain, barnealdeko Gipuzkoa osoa bezala eta baita kostaldea ere,  liberalek eta karlistek biak ala biak 1789ko iraultzak ernatutako mundu politiko berriaren kume elkarren aurka izandako borrokaldien agertoki pribilegiatua izango zen...

1779-10-10

Estatu Batuetako independentziaren guerrarako errekrutatzeari buruzko idatzia

AGG-GAO JDIM3/4/73

Ikusi dokumentua

1794

Probintziari egin zitzaion banaketari buruzko espedientea armadaren erreklutamendurako, Frantziaren aurkako gerra dela eta.

AGG-GAO JDIM3/3/47

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua

1834

Gerrako karlistari buruzko dokumentazioa.

AGG-GAO JDIM1/6/51

Informazioaren iturria Ikusi dokumentua
Ongi etorri, Mr. Gladstone! Beasain, erreferentzia munduan!

Beasainek, gerrako urte luzeek suntsitutako Gipuzkoaren gehiengoak bezala, bizirik irautea lortu zuen. Haatik, gertakariak ez ziren ondoriorik gabeak izan. 1839a burgesia liberalaren garaipen urtea izan zen. Hau da, Industria Iraultzaren garaipenarena, munduaren alderdi honetan. Luze gabe, Aro Modernoko herri zaharrak eta haren ingurumariek (Ordizia, Lazkao…) mundu berri horren erauntsia jasan zuten, eta XIX. mendearen erdialdetik gaurdaino Beasainek gaur egun duen itxura hartu zuen.

 
CAF fabrika XIX. mendearen amaieran

Horretan zerikusi handia zuten industriak eta, batez ere, garraiobide berriek, hala nola  trenak. Beasain (eta hura inguratzen duten herri guztiak, Ordizia kasu), garraiobide berri horren zerbitzura jarri zen. CAF eta antzeko beste enpresa batzuk sortu ziren horretarako. Francisco Cándido Goitia ekonomialariak aipatutako enpresaren sortzaileetako bat, Sociedad Española de Construcciones Metálicas-en (SECM) bitartez jatorrizko iturritik hartu zuen, zuzenean, horretarako eredua. Hau da, Erresuma Batu viktoriarretik, non Goitiak maila goreneko harremanak, prestigio handikoak, izan baitzituen, besteak beste Gladstone lehen ministroarekin. Horrela hasi zen, XIX. mendean, gaurdaino dirauen historia berri bat, giza paisaia berri bat...

1858

Ahalordea, ‘Ferrocarril del Norte’ eraikitzeko beharrezko diren lursailen desjabetze espedienteetan ordezkatzeko.

AHPG-GPAH 3-2855,A372r-373r

Ikusi dokumentua

1860

Obra amaierarako eskritura, ‘Ferrocarril del Norte’ obraren zati batena.

AHPG-GPAH 1-4695,A299r-304r

Ikusi dokumentua