Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Gipuzkoako paisaia
dokumentuen bitartez

Ondarearen Europako jardunaldiak 2017

PAISAIA BIZIA, paisaien eraikuntza.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak, Kultura Zuzendaritzaren bidez, bigarren urtez jarraian antolatzen ditu Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, PAISAIA BIZIRIK lemarekin.

Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez; izan ere, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat da, eta aukera ematen digu, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrantzitsuak izateko.

Ondare gerturatze horretan, artapenerako sentsibilizazioa bilatzen da, gizarte kohesioa indartzen duen aldetik; pertenentzia sentimendua indartzen da, Gipuzkoari berezitasuna ematen zaio, eta laguntzen digu gure oraina interpretatzen eta rol garrantzitsu bat jokatzen gure gizartearen garapen ekonomikoan.

Gipuzkoan, programa 40 udalerritan garatuko da, lurraldean modu homogeneoan banatuta, eta 84 eragilek esku hartuko dute 115 ekintzatan: bisita gidatuak, ibilbide kultural gidatuak, erakusketa fisiko eta birtualak, lantegiak, mahai inguruak, jardunaldi gastrokulturalak, eta abar.

Egitaraua

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu du Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin lankidetzan sustatzen dituen Ondarearen Europako Jardunaldien edizio hau. Erakunde ugariren parte hartzeaz, programa honen asmo nagusia Ondare Kulturalarekiko sentsibilizazioa areagotzea da.

Egitaraua deskargatu

Laguntzaileak