Aurrekontuen onarpena

Diputatuen Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Departamentuaren proposamenez, datorren ekitaldirako aurrekontuak prestatzeko jarraibide ekonomiko eta teknikoak onartu ditu.

Jarraibide horien arabera, departamentuek, foru merkataritza sozietateek, foru fundazioek eta foru erakunde autonomoek beraien aurrekontuen aurreproiektuak prestatu eta Ogasun eta Finantza Departamentura bidali dituzte.

Ogasun eta Finantza Departamentuak honako agiri hauek prestatu eta Diputatuen Kontseilura bidali ditu:

  • Foru Aldundiaren, foru merkataritza sozietateen, foru fundazioen eta foru erakunde autonomoaren aurrekontuen aurreproiektua.
  • Zerga propioei lotutako gastu fiskalen aurrekontuaren aurreproiektua.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Arauren aurreproiektua.
  • Dokumentazio osagarria (txosten ekonomikoa, memoria, aurrekontu kontsolidatua).

Halaber, proiektuarekin batera Gipuzkoako Ur partzuergoaren, Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren aurrekontuak doaz.

Diputatuen Kontseiluak Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Proiektua onartu ondoren Batzar Nagusietara bidali zuen proiektuaren aurreko urteko azaroaren 1a baino lehen.

Batzar Nagusiek proiektua tramiterako onartu eta kalifikatu ondoren, batzarkide taldeei bidali zitzaien azterketa egiteko.

Foru gobernua Ogasun eta Finantza Batzordearen aurrean agertu zen aurkeztutako aurrekontuari buruzko informazioa emateko.

Taldeek aurkeztutako emendakinak eztabaidatu ziren, osokoak Batzar Nagusietako Osoko Bileran eta gainerakoak Ogasun eta Finantza Batzordean.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Ogasun eta Finantza Batzordeko diktamena Batzar Nagusien onarpenerako aurkeztu zen.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aurrekontu Orokorrak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta aurrekontu horien ekitaldiko urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

Egungo mundua sekulako abiadura daraman etengabeko aurrerapen zientifiko eta teknologikopean bizi da: ekonomia aurreratua, berdintasuna eta lankidetza oinarri dituen Gipuzkoaren eredu ekonomiko eta sozialari zuzenean eraginez

Hori dela eta, gure lurraldeak sekulako erronkari egin behar dio aurre: etengabe aldatzen ari den eta ziurgabetasunez beteta dagoen agertoki berri honetara egokitzea; bere nortasunari eutsi, eta sakontzea garapen ekonomiko jasangarrian eta gizarte kohesioan. Horretarako, Gipuzkoak bere idiosinkrasiaren parte den lankidetza kulturan barrenduz.

Testuinguru honetan, Foru Aldundiak, Gipuzkoako gizartearekin batera, lidergo partekatua hartu behar du, lurraldea garai berrietara egokitzeko. Horretarako, lau lan ildo proposatzen ditu foru erakundeak: lankidetzan, etorkizuna eraikitzeko lan egitea; lehiakortasuna eta kalitatezko enplegua bultzatzea; kohesio soziala indartu eta desoreka sozialak murrizteko lan egitea; eta lankidetzazko gobernantzaren aldeko apustuarekin jarraitzea.

Honenbestez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak helburu hauek lortzera bideratutako neurriak gauzatzeko erreminta funtzioa bete behar du. Beraz, foru Gobernuaren kudeaketaren isla izan behar du, eta lurraldea indartu eta egungo mundura egokitzeko estrategiaren adierazle nagusietako bat.

2020ko aurrekontua Diputatuen Kontseiluari 2019ko irailaren 17an aurkeztutako aurrekontu esparruaren baitan prestatua da, eta, iaz bezala, emaitzetara bideratutako aurrekontu baten beharkizunei jarraituz osatu da.

Emaitzetara bideratzean, aurrekontu programek adierazleak helburuekin lotzen dituzte, eta azken horiek ekintzekin eta baliabideekin. Horrenbestez, politika publikoen multzo osoa gauzatzeko oinarrizko tresna izateaz gain, aurrekontuak plangintza eta ebaluazio sistema ere badira, aurrekontuko baliabideak lortzea espero diren emaitzekin lotzen baititu, betiere efikazia, efizientzia eta gardentasuna hobetze aldera.

Ikuspuntu horrek aukera ematen du zeharkako politikak elkarrekin uztartzeko (genero berdintasuna, hizkuntza berdintasuna eta partaidetza), eta programek politika horien garapenean duten eragina adierazten du.

Indartu egiten da herritarren partaidetza, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen “2020ko Aurrekontu Irekiak” izeneko prozesu berria sartuta.

Gipuzkoako Lurralde Historikoaren aurrekontu orokor hauen helburua baliabide publikoen kudeaketa finantzario egokia lortzea da, gastu publikoaren banaketan ahalik eta efizientziarik handiena ziurtatze aldera.

Aurreko ekitaldiari dagokionez, aurrekontu osoa % 3,89 hazi da, aurrekontu propioa % 4,53 eta Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa, aldiz, % 3,55 termino homogeneoetan.

Gastu politiken lehentasuna izango da lurraldeko ekonomia eta gizartea dinamizatzea. Alde batetik, apustua egingo da ekonomia berpizteko plana bultzatu eta etorkizuneko proiektu estrategikoen alde. Bestetik, areagotu egingo dira gizarte politiketara zuzendutako baliabideak.

Horrez gain, gizarte gastuetarako bideratutako kredituak zabalgarritzat hartu dira, kontuan izanik gerta daitekeela haien zuzkidura nahikoa ez izatea ekitaldian zehar agertzen diren beharrei aurre egiteko, betiere azpimarratuz borondate politikoa dela kreditu horiek zuzkitzea aurrekontu beharrak estali arte.

Lurraldearen ongizatea garatzeko udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean beharrezkoa den lankidetza kontuan hartuta, aurrekontu hauek 42,79 milioi euroko diru laguntzak aurreikusten dituzte lurraldeko toki entitateen alde.

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian zerga itunduen ondorioz bildutakoaren datuak (PFEZ, Sozietateen gaineko Zerga, BEZ, Zerga Bereziak,...) eta Udalak Finantzatzeko Foru Fondoari buruzkoak.

Zerga Itunduen bilketa 2019ko azaroaren 30era arte
Zerga Itunduen bilketa. 2004-2018 epealdia
Udalak Finantzatzeko Foru Fondoa 2004-2018 eredua