Lan ildo hau, berdintasun politikak sustatzeko helburuarekin, Gipuzkoako lurralde historikoko udal eta mankomunitateei begira sortutako programek osatzen dute.
Berdintasunerako Organoaren betebeharretako bat, bai 4/2005 Berdintasun Legearen 6. artikuluan ezartzen den bezala, bai eta 2/2015 Foru Arauaren 8. artikuluan ezartzen den moduan, Gipuzkoako tokiko administrazioetan berdintasun politikak sustatzea da.
Gauzak horrela, Gipuzkoaren parte diren udalen aniztasunari egokituko diren programak diseinatzea da xedea, betiere, emakume eta gizonen berdintasunerako politikak sustatzeko helburuarekin.
2020-2022 urteetarako berdintasunaren aldeko tokiko politiken programak berritu egin dira.
2020ko urriaren 28an aurkeztu ziren hiru programak, honako ekitaldian.
Ongi-etorria: Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia |
Udalerrietako esperientziak: 1. Mahai ingurua: Berdintasunerako egitura egonkorrak dituzten udalerriak. Partaideak:
*Bideoa: Usurbileko esperientzia 2. Mahai ingurua: Berdintasunerako egiturarik ez dituzten 10.000 biztanletik beherako udalerriak. Partaideak:
*Bideoa: Zizurkileko esperientzia |
Zerbitzuen aurkezpena eta hurrengo pausoak Ana Agirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren Zerbitzuburua Tokiko Politiken Sustapenerako Aholkularitza Zerbitzua |
Saioaren laburpena eta agurra Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasunerako Organoaren Zuzendaria |
Ikusi saio osoa hemen:
Gipuzkoako berdintasun teknikarien langunearen xedea da udaletako berdintasun politikak sustatzeko baliabide pertsonalak indartzea.
Langune honen bidez, etengabeko prestakuntza eskaintzen zaie lurraldeko berdintasun teknikariei, herrien arteko sinergiak hobetzen dira esperientzia trukatzeen bidez. Berdintasun politikak lurraldeko ikuspegia hartzen dute GFArekin lortzen den koordinazioaren bidez, eta bakoitzaren udal barruan eragiteko gaitasuna handitu egiten da.
Horrek guztiak, eragin oso positiboa du udalen berdintasun politiketan, berdintasun teknikariak baitira baliabide eraginkorrenak politika hauek sustatzeko. Horregatik, espazio iraunkor gisa mantentzen da 2014. urteaz geroztik.
Gai ezberdinak landu izan dira gune honetan: indarkeria matxistaren prebentzioa eta biktimei arreta hobetzea, emakumeen jabekuntza eta partaidetza sozio-politikoa, kultura aniztasunaren trataera eta emakumeen aniztasuna kontuan hartzeko estrategiak, eta abar luze bat.
Lan prozesu iraunkorrena izan da, genero mainstreaming (zeharkakotasuna) estrategia udaletan txertatzea, urteetan zehar mantendu den bakarra. Mainstreamingak, labur esanda, administrazioaren osotasunean genero ikuspegia txertatzea esan nahi du; hau da, administrazioaren prozedura arruntetan (ordezkaritzak aukeratzerako orduan, informazioaren trataeran, hizkuntzaren erabileran, aurrekontuetan, besteak beste) eta udal politika guztien diseinuan, planifikazioan, garapenean, jarraipenean eta ebaluaketan. Ez da soilik zuzendaritza guztietan eta politika mota guztietan kontuan hartzea, egiteko moduetan ere aldaketak eskatzen dituen estrategia da.
Berdinbidean programaren xedea da oraindik berdintasun arlorik ez duten Gipuzkoako 10.000 biztanletik beherako herrietan berdintasun politikak martxan jartzeko laguntza eta aholkularitza eskaintzea.
Horretarako, programa hiru lan ardatzen inguruan egituratzen da:
Hauek izan dira ekindako lan ildoak:
Besterik:
Diru laguntzei buruzko informazioa "Diru laguntzak" atalean ikus dezakezu.