Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Berdintasuna

Berdintasunerako foru politikak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren departamentu guztiek, organismo autonomoek, entitate publiko enpresarialek eta horiei atxikitako foru sozietate merkantilek, zuzendaritza eta zerbitzuek emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatu behar dute; horretarako, haien jardun eremuan neurri zehatzak programatu, ezarri eta horien jarraipena egin behar dute, dagozkien politika sektorialetan genero ikuspegia sartzeko. Testuinguru horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa da foru politika horiek sustatu, koordinatu, horien jarraipena egin eta ebaluatu behar dituen organo eskuduna.

Araudia

Planak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III.Foru Plana onartu du, 2020ko urriaren 7an. Plan horretan ezartzen dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko politika publikoak garatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, esparru estrategikoak.

Testuinguru horretan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoak du berdintasunerako foru plangintzaren eraketa, jarraipena eta ebaluazioa koordinatzeko ardura. Bestalde, foru departamentuei dagokie berdintasunerako foru plan horren esparruan dagozkion jarduketak ezartzea. Horretarako, berdintasun arloko jarduna programatu behar dute urtero, eta dagokion jarraipena egin. Izan ere, guztiek gauzatu behar dute berdintasunerako foru plangintza urteko programen bidez, eta, gainera, guztiek egin behar dituzte urteko betetze mailari dagozkion jarraipen txostenak.

Aurreko planak

Jarraipen txostenak

Berdintasunerako barne egiturak

  • Departamentuen arteko koordinazio egiturak:
    Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan departamentuek egiten duten koordinazioa maila politikoan zein teknikoan gauzatzen da. Maila politikoan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentu arteko Batzordearen eta Azpibatzordearen bidez gauzatzen da, eta foru departamentu guztiak daude ordezkatuta batzorde horietan, zuzendaritza nagusien bidez. Esparru teknikoan Departamentu arteko Talde Teknikoa dago, eta horietan ere ordezkaritza dute foru departamentu guztiek, idazkaritza teknikoen bidez.
  • Departamentuen barneko koordinazio egiturak:
    Foru departamentu bakoitzaren barneko koordinazioa emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentuen barneko egituren bidez egiten da, eta egitura horiek departamentuko idazkariak eta zerbitzuburuek osatzen dituzte.

Egitura horiek guztiak arautzen dira 68/2008 Foru Dekretuan, irailaren 9koan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren emakumeen eta gizonen berdintasunerako Batzorde Politikoaren eta Departamenduen arteko Talde Teknikoaren eraketari, osaerari eta funtzionamenduari buruzkoan.

Erakundeen arteko koordinazioa

  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea (5/2007, urtarrilaren 16koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea arautzekoa). 23. EHAA (2007/02/01)
  • EIGE
  • NBE-indarkeria, Emakunderen bidez 240. EHAA (1988/12/13)
  • Pirinio Atlantikoak