Emakumeen jabetzea ezinbesteko baldintza da gizartea berdintasunerantz eraldatzeko. Berdintasunerako Organoak baldintza egokiak sortu nahi ditu emakumeen jabetze-prozesuetarako, bai banakakoak, bai taldekoak eta gizarte mailakoak.
Azken hamarkadan, emakumeen jabetzea sustatzeko helburuarekin, Emakumeen Etxeak sortu dira Gipuzkoako hainbat udalerrietan. Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak programa esperimentala jarri du martxan haien arteko loturak sustatu, ekipamenduen kudeaketa hobetu, eta lurralde mailako eredu bat definitzeko asmoarekin.