Errespetuan, berdintasunean eta elkar-zaintzan oinarritutako ingurune digitala nahi dugu.

‘Nik [Names]' kanpainak indarkeria matxista digitalen ezaugarri espezifiko batean jartzen du arreta. Interneteko erasotzaileek sarri anonimotasunak estalita jokatzen dute. Testuinguru horrek “machosfera” delakoari lotutako espazioetatik gorroto-diskurtsoak eta sexu-mehatxuak zabaltzea sustatzen du. Izan ere, nickname-tan (izenordeak) edo nortasun erreala ez duten profiletan gizon eta mutil horiek emakumeei eta kanon tradizionaletan sartzen ez direnei inpunitatez erasotzeko tresna bat aurkitzen dute.