Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Organoak, Diputatu Nagusiaren Alorrari atxikia, kokapen hierarkiko pribilegiatua du, bai ikuspegi sinbolikotik bai funtzionaletik, eta, horri esker, generoaren zeharkakotasuna jorra dezake gainerako foru departamentuekin elkarlanean.
Bere lana egin dezan, emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Organoak 1.897.765 euroko aurrekontua du 2017eko urtean, eta lanpostu egitura hau: zuzendari nagusia, idazkari-administrari bat, berdintasuneko lau teknikari eta zerbitzuburu bat.
Emakumeen eta gizonen Berdintasunerako Organoa, organo sustatzaile bat da, bereziki jarduketa esparru hauek dituena:
2005. urtean onartu zen 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa, zeinak foru administrazioaren eginkizunak eta eginbeharrak ezartzen dituen emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan. Lege horren arabera, Foru Aldundiari dagokio Gipuzkoako Lurralde Historikoan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika eraginkorrak abiarazten laguntzea. Politika horiek behar baitute emakume eta gizonen premia eta egoerei erantzun, eta behar adina baldintza sortu, emakumeak eta haien ekarpenak historikoki bigarren maila batean zokoratu dituzten ezberdintasun estrukturalak errotik ateratzeko.
Lege mandatu horri erantzuteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak barne egitura bat sortu zuen 2008. urtean, lehenengo aldiz, berdintasunerako politikak bultzatzeko. Hain zuzen ere, Lankidetzako, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza.
Ondoren, 2011. urtean, zuzendaritza hori osatzen zuten politikak egitura propioa izatera pasa ziren. Horrela, hortik aurrera Foru Aldundiak berdintasuneko zuzendaritza espezifiko bat zuen. Zuzendaritza horren helburu nagusia da Gipuzkoan emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra– bizitzaren alor guztietan: politikagintzan, ekonomian, kulturan, gizartean eta familian.
Azkenik, 2015. urtean onartu zen 2/2015 Foru Araua, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Arau horrekin, Gipuzkoa lurralde aitzindari bihurtu da, bera baita berdintasun alorrean berariazko araudia duen lehenengoa.
2/2015 Foru Arauaren ondorioz, Berdintasun Zuzendaritza sendotu egin da, duen izaera espezifikoa bertan araututa geratu baita. Halaber, maila altuenean atxikita geratu da, hau da, Diputatu Nagusiaren Alorrean. Horrela, formalki Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa izena du orain, eta maila funtzional eta sinboliko berria hartu du, berdintasunerako politikak bultzatzen laguntzen duena zeharkako ikuspegi batetik.
Helbidea
Gipuzkoa Plaza z.g., 20004 Donostia, Gipuzkoa