Harremanetarako:
943 112 290 gsantacruz@gipuzkoa.eus

ORAIN BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren eginkizun nagusiena da Gipuzkoako kultura demokratikoan sakontzea, bakea behin betiko eta modu atzeraezinean finkatzen lagunduz eta gizarte-kohesioa sustatuz.

Erakundeetako ordezkariek eta gizarte antolatuak eragin zuzena dute gizartean, beren jarrera, balio eta portaera demokratikoekin. Eta, horiek, zuzenean zerikusia dute bizikidetzarekin.

Alde batetik, Gipuzkoak urte luzeetan sufritu du motibazio politikoko indarkeria bidegabea. Oraindik ere, indarkeriak utzitako zauriak sendatzeko bide horretan gaude. Baina sufrimendu horiek guztiek irakasgai bat utzi digute, gure iraganaren begirada kritikotik etorkizun baketsu batera egin behar dugu ibilbidea. Eta orain egin beharreko lana dugu, orain giza eskubideen ezagutza duen eta errespetua oinarri dituen kultura politiko sendoa erein behar dugu.

Bestetik, Gipuzkoan ere baditugu bizikidetzari lotutako beste erronka batzuk, gizarte aniztasunarekin lotutakoak, hain zuzen. Gipuzkoa desberdintasun gutxien duen lurraldea izatea nahi dugu, eta horretarako diskriminazioaren kontrako politikak sustatzen ditugu. Lurralde demokratikoagoa, non pertsona guztien eskubideak defendatzen eta bermatzen diren. Hori da nahi dugun herria, nahi dugun Gipuzkoa.

Zuzendaritzako aktualitatea

+