Estatuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimen aitortza

Iaz ireki zen, azkenik, Estatuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko epea, 12/2016 Legearen babespean.

-ren irudia
 Estatuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimen aitortza

Iaz ireki zen, azkenik, Estatuak eragindako giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko epea, 12/2016 Legearen babespean. Zehazki, eskaerak aurkez ditzakete 1979ko urtarrilaren 1etik 1999ko abenduaren 31ra bitartean gertatutako giza eskubideen urraketen kasuek.

Lege horren helburua da lurralde honetan giza eskubideen urraketak jasan zituzten EAEko eta beste erkidego batzuetako herritarrei errekonozimendua eta erreparazioa egitea. Urraketa horiek jasan zituzten funtzionario publikoen eskutik, beren eginkizunen barruan edo horietatik kanpo, eta/edo partikularren eskutik, taldean edo modu isolatu, indibidual eta kontrolatugabean jarduten zutenak, motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaera aurkeztera animatzen ditu giza eskubideen urraketen biktima gisara erreparazioa eta errekonozimendua jasotzeko eskaera aurkezteko borondatea duten Gipuzkoako pertsonak. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak laguntza eta aholkularitza emango die.