Aldundiak bat egin du Nazio Batuen Erakundearen 75. urteurreneko ospakizunekin

Urtemugarekin bat, foru jauregiaren fatxada urdinez argitu da

-ren irudia
 Aldundiak bat egin du Nazio Batuen Erakundearen 75. urteurreneko ospakizunekin

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiko fatxada urdinez argitu da. Keinu horrekin, foru erakundeak bat egingo du NBEren 75. urteurreneko ospakizunekin. Efemeride horrekin bat, besteak beste, Giza Eskubideen, hezkuntza unibertsalaren, pobreziaren aurkako borrokaren eta genero-berdintasunaren arloetan bultzatutako aurrerapenak aitortzen dira. Horrela, Aldundiak bere egin du UNESCO Etxeak, Euskadiko UNICEF Batzordeak, UNRWA Euskadik eta ACNUR Euskal Batzordeak antolatutako ekimena.

1945eko urriaren 24an, 50 estatuk Nazio Batuen Gutuna sinatu zuten, partekatutako arazoei irtenbide komunak aurkitzeko konpromisoa hartuz. Gaur egun, bizi ditugun aldaketa dramatikoen eta erronka konplexuen aurrean, tokiko gobernuen, gizarte zibilaren, enpresen eta pertsona guztien elkarlana inoiz baino beharrezkoagoa da, guztiontzako oraina eta etorkizun hobea eraikitze aldera. Honela,  Aldundiak herrien arteko elkarrizketa eta bakeari ematen dion babesa erakutsi nahi izan du.

Ospakizun honetan, Aldundiak gainontzeko erakundeekin bat egin du eta berretsi egin nahi izan du bere konpromisoa pertsona guztien eta gure planetaren ongizatearekin, Nazio Batuen 2030 Garapen Iraunkorreko Agendarekin eta bakearen eta berdintasunaren aldeko elkarrizketa eta lankidetzarekin.