Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Giza Eskubideak
eta Kultura Demokratikoa

Memoria historikoa

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiari dagokio, bere funtzioen artean, Memoria berreskuratu, ezagutarazi eta ondorengoei transmititzea, betiere, biktimei dagozkien egia, justizia eta erreparazio eskubideak bermatuz.

Oroimen historikoan Foru Aldundia egiten ari den esfortzua handia bada ere, lan partekatu bat egiten dugu, elkarteekin eta beste instituzioekin batera, politika integratuak eta koordinatuak sustatuz.

Instituzioak Memoria demokratikoa ezagutarazteko, gogoratzeko eta transmititzeko erantzukizun etiko eta politikoa dugu. Memoria inklusiboa, guztiena. Memoria osoa, gizon eta emakumeena. Izan ere, Memoriak baliagarria behar du izan sufrimenduaren bidegabekeriari buruz hausnarketa egiteko, berriro errepika ez dadin.

 

Eduki publikatzailea

+

Memoria Historikoaren ekimenen mapa

Mapa honetan jasotzen dira erakunde publiko zein pribatuek azken urteotan oroimen historikoari buruz, errepresioaren eta giza eskubideen urraketaren ikuspegitik, egindako jarduera asko. 1936tik 1975era bitarteko aldia hartzen du oroimen historiko horrek.

Mapa horren ekintzak argitalpenek, txostenek, topaketek, jardunaldiek, omenaldiek, hitzaldiek, ikus-entzunezko materialek, lege materialek, eta abarrek osatzen dituzte; maparen helburua da, alde batetik, ezagutzera ematea oroimen historikoaren arloan orain arte egindakoa, eta, bestetik, egiteke dagoena jakitea.

Mapa hori egiteko erakundearen beraren artxiboak kontsultatu dira, eta baita Aranzadi Zientzia Elkartearenak ere –berari eskatu zitzaion datuak modu masiboan jasotzeko–; udal guztiei ere laguntza eskatu zitzaien, eta baita posible izan zen elkarte memorialista guztiei ere.

Memoria bizirik dago; horregatik da osatu gabe dagoen mapa, amaitu gabe dagoena, osatzen joan daitekeena eta osatzen joan behar duguna gizarte zibilaren eta erakundeen ekarpenekin. Horretarako, web orrian bertan inprimaki bat dago egin nahi diren ekarpenak jasotzeko.

Memoria Historikoaren ekimenen mapa kontsultatu

Islamofobia eta generoa

Islamofobia eta generoari buruzko hitzaldia Tolosan

Irudia

Burgoseko_prozesua

Burgoseko Prozesuaren 50. urteurrenean, erakusketa batek gertaera historiko haren testuingurua ezagutzera eman eta azalduko du

Irudia

Kultura Demokratikoa

Kultura Demokratikoa Gure helburua herritarren, erakundeetako ordezkarien eta gizarte antolatuaren jarrera, balio eta portaera demokratikoetan sakontzea da. Elkarbizitza sistemetan...

Deialdiak eta emakidak memoria

Deialdiak eta emakidak 2020 Udalei eta irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdia Emakida 2019 Udalei eta irabazi asmorik gabeko entitateei...

Deialdiak eta emakidak

Deialdiak eta emakidak 2020   Udalei zuzendutako deialdia 2019   Udalei zuzendutako deialdia   Deialdiaren emakida 2018 ...

Kanpo eragileak

Memoria historikoaren ekimenen mapan ekarpenak egiteko Orri honen helburua da elkarteen edo interesatuta dauden pertsonen ekarpenak jasotzea, Ekimenen Mapa osatzeko (ekimen berriekin, edo...

Deialdiak eta emakidak

Deialdiak eta emakidak 2020 Udalei zuzendutako deialdia Irabazi asmorik gabeko entitateei zuzendutako deialdia 2019 Udalei zuzendutako deialdia ...