Atzealdea 500.000 EURO GIPUZKOAN BIZIKLETA- ETA OINEZKOENTZAKO BIDE BERRIAK SUSTATU ETA GARATZEKO

500.000 EURO GIPUZKOAN BIZIKLETA- ETA OINEZKOENTZAKO BIDE BERRIAK SUSTATU ETA GARATZEKO

500.000 EURO GIPUZKOAN BIZIKLETA- ETA OINEZKOENTZAKO BIDE BERRIAK SUSTATU ETA GARATZEKO

Gipuzkoako Foru Gobernuaren Kontseiluak 500.000 euroko laguntza-lerro berri bat onartu du gure lurraldeko udalerrietan bizikleta- eta oinezkoentzako bide berriak sustatu eta garatzeko.

Ander Iturri Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko zuzendariak ohar batean nabarmendu duenez, deialdia lehen aldiz lurraldeko udalerri guztietara zabaltzen da, biztanleria kontuan hartu gabe. “Oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna da legegintzaldi honetako mugikortasun-estrategiaren ardatzetako bat, eta planteamendu hori berretsi egiten da laguntza-lerro hau onartzearekin. Laguntza-lerro horren helburua da Gipuzkoako udalei laguntzea bidegorrien tokiko sarea garatzen, udal diru-kutxentzat oso zaila den une sozial eta ekonomikoan”.

Onartutako deialdiaren arabera, “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialean aurreikusitako tokiko sareko bizikleta- eta oinezko-bideak sustatzea eta garatzea helburu duten Gipuzkoako udalerri guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntza horiek, bai eta Gipuzkoako udal-planteamenduan izaera berarekin aurreikusita dauden beste bide batzuek ere”.

Oinarrietan ezarritakoaren arabera, dirulaguntza jaso ahal izango dute tokiko sareko txirrindularientzako edo soilik txirrindularientzako bideak eraikitzeko eta hobetzeko obrek eragindako gastuek, baldin eta deialdiaren urtearen barruan hasi badira eta aurtengo azaroaren 25a baino lehen amaitzea aurreikusten bada.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, laguntzak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita. Deialdian zehazten denez, udalerri bakoitzari gehienez ere 100.000 euroko dirulaguntza emango zaio.

Ander Iturri mugikortasun-zuzendariak adierazi duenez, “laguntza horien deialdia bizikleten eta oinezkoen mugikortasuna Gipuzkoako udalerrien mugikortasun-eskema orokorraren barruan birkokatzeko beharrari erantzuten dio. Laguntza horiek, tokiko bidegorri berriak eraikitzea errazteaz gain, bide seguruak ezartzen jarraitzeko balio behar dute, argiztapen onarekin eta puntu beltzik gabe”.

Laguntza horiek, Iturriren arabera, “aukera paregabea dira” markatutako bidean aurrera egiten jarraitzeko eta lurraldeari trazadura berriak ematen jarraitzeko eta lehendik dauden azpiegiturak hobetzeko, “bere segurtasuna areagotuz, sarbide berriak erraztuz eta herritar guztientzako ibilbide lagunkoiak bihurtuz”. Azpiegitura horiek urrezko unea bizi dute azken urteetan, eta erabiltzaileen errekorra nabarmentzen da, 2020an 8 milioi bidaia, 6 milioi oinezko eta 2 milioi bizikleta erregistratu baitira.

Gaur egun, Gipuzkoako bizikleten eta oinezkoen sarea 404 kilometrora iristen da; gure lurraldea da bizikleta erabiltzeko bide-azpiegituretan hobekien hornitutako Espainiako probintzietako bat da.