Donostiak Dbizi auzo berrietara zabaldu du; 21 geltoki eta 257 bizikleta elektriko gehiagorekin
Dbizi Donostiako bizikleta alokairu sistemak beste 21 geltoki gehiago ditu dagoeneko, eta beste auzo batzuetara iritsi da, esaterako, Altzara, Bidebietara edo Añorgara. Datozen hilabeteetan, gainera, beste bi geltoki gehituko dira,
Sistema beste 257 bizikleta elektriko gehiagorekin zabaldu da
Sistema horrela zabalduta, Dbizi orain arte zerbitzurik ez zuten Donostiako guneetara iritsi da; izan ere, guztira 70 geltoki ditu, denak mistoak, eta zerbitzuak 317 bizikleta elektriko eta 317 bizikleta mekaniko ditu kalean. Horrela, hirian estaldura handiagoa eta bizikleta elektriko gehiago eskaintzen ditu, erabiltzaileen eskari handiari erantzuteko.