KALAPIE HIRIKO TXIRRINDULARIEN ELKARTEAK UDABERRIKO MEKANIKA IKASTAROAK ESKAINTZEN DITU
KALAPIE Hiriko txirrindularien elkarteak (Donostia) oinarrizko bizikleta bi ikastaro programatu ditu udaberri honetarako. Ikastaroaren iraupena 6 ordukoa da 3 egunetan banatuta, eta ondorengo kontzeptuak landuko dira:
- Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
- Balazten kablea aldatu eta tentsatzea.
- Aldagailuaren kablea aldatu eta tentsatzea.
- Puskatutako katea konpondu.
- Pedalak aldatzea, eta kate zein kableak engrasatu.
- Sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak
Kurtsoak elkarteak duen lokalean (Iparragirre, 8 – Donostia) egingo dira ondorengo datetan:
• Maiatzeko ikastaroa:
Egunak: 15 astelehena, 17 asteazkena eta 19 ostirala
Ordutegia: 18:30-20:30
• Ekaineko ikastaroa:
Egunak: 7 astelehena, 8 asteartea eta 9 osteguna
Ordutegia: 18:30-20:30
Informazio gehiago: Kalapie