Atzealdea Jasangarritasun Departamentuak adierazi du Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriak betetzen dituela seinaleztapenari eta irisgarritasunari buruz indarrean dauden arau guztiak

Jasangarritasun Departamentuak adierazi du Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriak betetzen dituela seinaleztapenari eta irisgarritasunari buruz indarrean dauden arau guztiak

Jasangarritasun Departamentuak adierazi du Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriak betetzen dituela seinaleztapenari eta irisgarritasunari buruz indarrean dauden arau guztiak

Amasa-Villabonako EAJ-PNV udal-taldeak egindako adierazpenen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak herritarrei jakinarazi nahi die Amasa-Villabona eta Irura lotzen dituen bidegorriaren azpiegitura indarreko araudi tekniko eta legalaren arabera diseinatu, gauzatu eta baliozkotu dela.

Araudiaren araberako seinaleztapena

  • Bidegorriak seinaleztapen horizontala du, zirkulazioaren trazadura eta noranzkoa markatzen duten lerro etenen bidez, 465/2025 Errege Dekretuaren, seinaleztapenari buruzko 8.1-IC eta 8.2-IC Arauen eta Gipuzkoako foru-bidegorrien seinaleztapen-gidaren arabera.

Salatutako tarteak, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako ohartarazpen-banda podotaktikoak ditu, eskaileretara sartu baino justu lehenago.

Irisgarritasuna bermatzen da

  • Eskailerak arauzko zabalera, maldak eta diseinua betetzen ditu.
  • Ezin da elementu bertikal gehigarririk jarri, hala nola hesiak, irisgarritasun unibertsalaren araudia bete gabe.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentutik sentitzen dugu herritarren aldarrikapen historikoa izan den eta zorroztasun teknikoz gauzatu den azpiegitura bat, mugikortasun jasangarria hobetzera bideratutakoa, funtsik gabeko kritika politikoaren xede bihurtzea.

Gainera, antzeko ezaugarriak dituzten hurbileko adibideak daude Gipuzkoako errepideetan, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak eta Lurralde Estrategiako Departamentuak kudeatutako Andoaingo oinezkoentzako pasabide bat, inolako seinalerik gabea, talde politiko berak inoiz zalantzan jarri ez duena.

 

Jasangarritasun Departamentuan lan egiten dugu herritarrei mugikortasun-alternatiba jasangarri eta seguruak eskaintzeko. Interes publikoa lehenesten jarraituko dugu, polemika antzuen gainetik, eta beti saiatuko gara herritarrentzako ahalik eta lasaitasun handiena indartzen.

Amasa-Villabona – Irurako bidegorriak indarrean dagoen legeria betetzen du, eta jeltzale taldeak egindako akusazioak faltsuak dira. Hala ere, egoera horren aurrean, ez dugu zalantzarik izango herritarrei ahalik eta lasaitasun handiena helarazteko behar diren neurri gehigarriak indartzeko.

Donostia, 2026ko otsailaren 3a